Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4631

IRAGARPENA, irailaren 23ko 640/1998 Foru Aginduarena, Vitoria-Gasteizko Hiri Antolaketarako Plan Nagusiko «8.B.Ibaiondo» Sektorearen Hirigintza Jarduerarako Egitarauaren espedienteari buruzkoa.

Hona hemen Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Saileko diputatuak gaur emandako foru aginduaren xedapen zatia:

«Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko Hiri Antolaketarako Plan Nagusiko «8.B.Ibaiondo» Sektorearen Hirigintza Jarduerarako Egitaraua behin betiko onartzea. Egitarau hori IBAIONDO 1.883 UTEk sustatu du eta Vitoria-Gasteizko udalak izapidetu du.

Bigarrena.– Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian foru agindu hau argitaratzea.»

Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean eta, bere aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzenduta. Erabakia argitaratzen den egunean hasiko da horretarako epea eta bi hilabetekoa izango. Hori guztiori, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean eta Administrazioarekiko auzietako eskumena arautzen duen Legearen 37 eta 58. ataletan ezarritakoa betetzeko. Epea Kode Zibilaren 5. atalean aurreikusten denaren arabera zenbatuko da. Interesatuek, nolanahi ere, bidezko iritzitako beste edozein errekurtso aurkeztu ahal izango dute hala badagokie.

Halaber, aipatutako 30/1992 Legeak, bere 110.3 atalean dioenez, foru-agindu honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen, agindua eman duen organoari jakinarazi beharko zaio nahitaez.

Hirigintza, Arkitektura

eta Ingurugiro Saileko diputatua,

AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA.


Azterketa dokumentala