Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
4625

EDIKTUA, 143/97 falta-judizioan epaia emateko dena.

José Luis Amor Sanz jauna, Instrukzioko Durangoko (Bizkaia) 1. Epaitegiko idazkaria naizen honek

FEDEA EMATEN DUT:

Durangon, mila bederatziehun eta laurogeita hamazapiko maiatzaren hamaseian.

Nik, M.ª Esther González Rodríguez andreak, mehatxuei buruzko 143/97 falta-judizioan ondoren datorren epaia ematen dut, Konstituzioak emandako ahalmenaz baliatuz eta Erregearen izenean. M.ª Sol de la Torre Gamazo andrea da judizioan salatzailea, eta José Miguel Rodríguez Bazan jauna salatua; gainerako datuak autoetan jasotzen dira.

EPAITZA:

Egozten zaion falta dela eta, errugabetzat jotzen dut José Miguel Rodríguez Bazan jauna, eta kostuak ofiziozkotzat deklaratzen ditut.

Erabaki hau ez da irmoa; bere aurka, beraz, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio epaitegi honetan Bizkaiko Probintzi Auzitegiari, eta bitartean prozedura etenda geldituko da. Horretarako epea bost egunekoa izango da, erabakia jakinarazten denetik kontatuta.

Epai honen bidez, hauxe argitaratu, agindu eta izenpetzen dut.

Eta jasota gera dadin eta José Miguel Rodríguez Bazan jaunak epaiaren berri izan dezan —ez baita bere oraingo helbiderik ezagutzen—, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Durangon (Bizkaia) mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko irailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala