Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4623

ERABAKIA, 1998ko irailaren 10ekoa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Moreda de Álava-ko (Araba) San Roke kaleko 12 zenbakidun eraikina Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartzeko espedienteari hasiera emateko.

Euskal Autonomia Erkidegoak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutoaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen.

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko interes kulturala duten ondasunak adierazteko prozedurak ezartzen dituena.

Moreda de Álava-ko San Roke kaleko 12 zenbakidun eraikinaren garrantzi historiko eta arkitektonikoa ikusirik eta Kultura Ondare Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Moreda de Álava-ko (Araba) San Roke kaleko 12 zenbakidun eraikina Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den deskribapena aintzakotzat hartuz.

Bigarrena.– Moreda de Álava-ko (Araba) San Roke kaleko 12 zenbakidun eraikina, aurreko puntuan adierazi moduan, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, Euskal Kultura Ondarearen Errolda Nagusian sartzeko espedientea dela eta, interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu erabaki hau eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentroan egongo da aztergai espedientea, Wellingtongo Dukearen kalea 2.a, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdun guztiei, Moreda de Álava-ko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, guztiek honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 10a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

JOSÉ M.ª AGIRRE ESKISABEL.

I. ERANSKINA

MUGAPENA

Mugapena eraikinaren esparruari dagokiona da.

II. ERANSKINA

DESKRIBAPENA

Moreda de Álavako San Roke kaleko 12 zenbakian kokatutako eraikuntza kale honen eta Vianarantzko errepidearen artean dago, bi kaleen artean dagoen sestra desberdintasunera egokituz. San Roke kaletik eta Vianarantzko errepidetik sarrera izan arren, sarrera nagusia San Roke kaletik du.

Laukizuzendun oineko tarteko etxe bat da, San Roke kaleruntz behe solairuko altuerarekin eta Vianarantzko errepide aldera behe solairua eta bi gehiago. Fatxada nagusia, Iparraldera ematen duena, bederatzi dobeladun eta klabean eskudetedun puntu erdiko arku batez antolatzen da; ezkerralderantz leiho edo bano batekin, arkuz landutako dintelaz eta sarreraren arkuaren gainean ganbarari dagokion leihotxo batez. Behealdeko kalera ematen duen fatxada dobeladun sarrera arku batez antolatzen da behe solairuan, goiko solairuetan aireztatze hutsunez eta bi balkoi-atez dagokien burdin laduzko balkoiarekin.

Fatxadak harlanduz eginak dira. Hegala egurrezko gapirioduna da, moduratutako eta landutako harrizko erlaizaren gainean egonik.

Deskribapena XVI. mendeko berpizkundeko eraikin bati dagokio, San Roke kalean mantentzen direnetatik zaharrenetako bat. Egurrezko barne egitura du, hau kontserbazio egoera onean egonik. Bi sestra desberdinen arteko kokapenak irtenbide tekniko eta tipologiko bereziak hartu beharra izan du ondoriotzat barneko lurraren kontrako gune batzuen erabilera zerbitzu, nekazal biltegi, lurperatutako upelategi, etab.-etara bideratuz.


Azterketa dokumentala