Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4620

AGINDUA, 1998ko irailaren 29koa, Kultura sailburuarena, 1998ko urterako «Euskadi» literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuak 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 6. atalean ezarritakoari jarraituz (EHAA, 83. zkia., 1998ko maiatzaren 7koa) eta, era berean, zeregin horretarako, berariaz, 1998ko maiatzaren 19an emandako Agundua (EHAA, 103. zkia., ekainaren 4koa) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– 1.– 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Patxi Zubizarreta Dorronsoro jaunari eman zaiola jakinaraztea, 1997an Pamiela argitaletxeak argitara emandako «Gizon izandako mutila» izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, 1998 urterako «Euskadi» literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei eginez 1998ko apirilaren 22ko Aginduko 5. eta 8. ataletan ezarritakoari jarraituz (EHAA, 83. zkia., 1998ko maiatzaren 7koa), milioi bat bostehun mila pezeta garbi (1.500.000) jasoko du saria banatzeko asmoz Kultura Sailak antolatuko duen ekitaldi ofizialean.

3.– Era berean, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) eta hirurehun eta berrogeita hamar mila (350.000) pezeta garbi jasoko ditu goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 29a.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.


Azterketa dokumentala