Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4616

255/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintzirak babestutako biotopotzat deklaratzen zituen dekretua aldatzen duena, Musco izena duen aintzira biotopo horren eremuan sartu ahal izateko.

Laguardiako Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintzirak babestutako biotopotzat deklaratu ziren irailaren 19ko 417/1995 Dekretuaren bidez.

Musco aintzira, drenatuta, lehortuta eta landuta zegoen deklarazio hori egin zenean. Titularitatea pribatua zen gainera. Horiek horrela, Laguardiako aintziren artean baldin bazegoen ere, ez zen sartu babestutako biotopoak hartzen zuen eremuaren barruan, baina bai babesketarako inguruaren barruan.

Hala ere, Musco aintzira babestutako biotopoak hartzen zuen eremutik kanpo gelditzen bazen ere, geroan barneratzeko oinarriak jartzen dira 417/1995 Dekretuko gehigarrizko xedapenean, izan ere, Musco aintzira hori bereoneratzeko programa landu behar dela ezartzen baitzen bertan. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari eta Babestutako Biotopoaren Organo Kudeatzaileari ematen zitzaien horren ardura.

Musco aintzirak hartzen dituen lurrak erosi egin ditu Arabako Foru Aldundiak eta, ondorioz, espazio hori birreskuratzeko bidea irekita gelditu da eta orain posible da Babestutako Biotopoaren eremuaren barruan sartzea. Horixe da hain zuzen dekretu honen helburua. Laguardiako aintziragunea izenaz ezagutzen da eremu hori.

Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean xedatzen denaren arabera, Euskal Herriko Natura Babesteko Kontseilu Aholkuemaileak (Naturzaintza) txostena egin du Laguardiako Aintziraguneko Babestutako Biotopoa handiagotzeari buruz. Aldezko iritzia eman zuen 1998ko ekainaren 15ean egin zuen bilkuran. Era berean, Landalurren Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatzen dena beteaz, Landalurren garapen-arloan instituzioen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko organoek ere (Landaberri eta Landaraba) landu zuten txosten bat, aintziraren areagoketa horri buruzkoa hain zuzen.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala.– Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintzirak, babestutako biotopotzat deklaratzen zituen irailaren 19ko 417/1995 dekretua aldatzea da dekretu honen helburua eta bai biotopo horren eremua areagotzea ere Musco aintzira biotoporatuaz.

2. atala.– Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintzirak, babestutako biotopotzat deklaratu ziren irailaren 19ko 417/1995 Dekretuaren bidez. Orain aldatu egiten da eta honako era honetan idatzita geldituko da:

1.– Irailaren 19ko 417/1995 Dekretuaren bidez deklaratu eta Laguardiako Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintzirek osatzen duten babestutako biotopoaren izena, Laguardiako Aintziragunearen Babestutako Biotopoa izango da aurrerantzean. Ondorioz, «Laguardiako Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintziren Babestutako Biotopoa» delakoari buruz dekretu horretan egiten diren aipamenak, «Laguardiako Aintziraguneko Babestutako Biotopoa» izenaz ordezkatu beharko dira.

2.– Irailaren 19ko 417/1995 Dekretuko 2. atala, honako era honetan idatzita geldituko da:

«2. atala.– Hartzen duen lurraldea.

Laguardiako Aintziraguneko Babestutako Biotopoak, Laguardiako (Araba) Carralogroño, Carravalseca eta Prao de la Paul izeneko aintziren ohea eta ertzak hartuko ditu.»

3.– Irailaren 19ko 417/1995 Dekretuko 3. atala, honako era honetan idatzita geldituko da:

«3. atala.– Babestutako biotopoari buruzko arauak.

1.– Carralogroño eta Carravalseca aintziren ohe eta ertzei dagokienetan:

a.– Baimenpeko erabilerak.

– Bat bakarra bera ere ez.

b.– Erabilpen baimengarriak.

– Arakaketa eta ikerketa zientifikoak.

– Naturan bertan jatorria ez duen gertakari larriren bat gertatuz gero, ingurua hobetzeko eta bereoneratzeko jardunak burutzeko baimena eman ahal izango da.

c.– Debekupeko erabilerak.

– Guztiak, erabilera baimengarriak izan ezik.

2.– Prao de la Paul aintziraren ohe eta ertzei dagokienetan: a.– Baimenpeko erabilerak.

– Arakaketa eta ikerketa zientifikoak.

b.– Erabilera baimengarriak.

– Berroaren kudeaketa lanak, alegia, berori egokitzea xedetzat dutenak.

c.– Debekupeko erabilerak.

– Guztiak, baimenpekoak eta baimengarriak diren erabilerak izan ezik.

3.– Musco aintziraren ohe eta ertzei dagokienetan:

a.– Baimenpeko erabilerak.

– Bat bakarra bera ere ez.

b.– Erabilera baimengarriak.

– Arakaketa eta ikerketa zientifikoak.

– Berroaren kudeaketa lanak, alegia, berori egokitzea eta bereoneratzea xedetzat dutenak.

c.– Debekupeko erabilerak.

– Guztiak, erabilera baimengarriak izan ezik.»

4.– Irailaren 19ko 417/1995 Dekretuko 4. atala, honako era honetan idatzita geldituko da:

«4. atala.– Inguru babeslea.

1.– Laguardiako Aintziragunearen Babestutako Biotopoaren inguru babeslea, honako hau izango da:

a) Carralogroño, Carravalseca eta Musco aintziren kasuan: urisuriak hartzen dituen eta babestutako eremua inguratzen duen arro naturala, 25 metrora arte A-124 errepideko hegoalderantz.

b) Prao de la Paul aintziraren kasuan: 100 metroko zirrindara bat babestutako eremuaren inguruan; beste hau ere bai, alegia, San Gines ibaitik ura hartzeko hoditeria gainean duen beste lur-zirrindara bat.»

5.– Irailaren 19ko 417/1995 Dekretuko 5.1 atalean «Carralogroño eta Carravalseca aintzirak» delakoari buruz egiten diren aipamenak, «Carralogroño, Carravalseca eta Musco aintzirak» delakoei buruzko aipamenaz ordezkatu beharko dira.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

Laguardiako aintziragunearen eta honen inguru babeslearen babespeko biotopoaren lurraldea errespresentatzen duen kartografia argitaratzen da, aldaketa egitea xedetzat duen dekretu honen eranskinean.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

ERANSKINA / ANEXO


Azterketa dokumentala