
197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
4613
ERABAKIA, 1998ko urriaren 1ekoa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, herri-administrazioaren arloan prestakuntza eta ikerketarako beka baten ordezkoa bekadun izendatzen duena.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, 1998ko uztailaren 15ko Erabakiaren bidez (1998ko uztailaren 22eko EHAA), sei beketarako deia egin zuen, Herri-Administrazioaren arloan prestakuntza eta ikerketak egiteko.
1998ko irailaren 29ko Erabakiaren bidez bekak esleitu eta ordezkoak izendatu ziren.
1998ko urriaren 1ean bekadun batek «Europa Batasuna» izeneko ikerketa eremuko «Kanpo-ekintza Europako Batasunari dagokionean» bekari uko egin dio.
Deialdiaren hamazortzigarren oinarriak ezartzen du bekadunak bekari uko egiten badio, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak erabakiko duela, ordezkoak bekadun gisa hasi ahal izango diren lanean bekaldia bukatzen den arte.
Uko egite hori bekaldia hasi eta denbora gutxira gertatu denez, bidezkoa da dagokion ordezkoa bekadun izendatzea.
Hori horrela,
ERABAKITZEN DUT:
1.– Herri-administrazioaren arloan prestakuntza eta ikerketarako «Europako Batasuna» izeneko ikerketa eremuko «Kanpo-ekintza Europako Batasunari dagokionean» izena duen bekaren ordezkoa den Unai Garcia Gallastegi bekadun izendatzea bekaldia bukatzen den arte.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko urriaren 1a.
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.