Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4612

ERABAKIA, 1998ko irailaren 29koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, herri-administrazioaren arloan prestakuntza eta ikerketarako sei beka eman eta bekadunen ordezkoak izendatzen dituena.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, 1998ko uztailaren 15eko erabakiaren bidez (1998ko uztailaren 22ko EHAA), sei beketarako deia egin zuen, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuan jarduteko.

Hautabidea amaiturik eta Hautaketa-batzordeak luzaturiko proposamenarekin bat etorriz, sei beken esleipena argitara eman eta, bekadunen batek uko egiten badu ere edo beste edozein gorabehera gertatzen bada ere, ordezkoen hurrenkera zehazten da honen bidez. Horiek horrela, hauxe

ERABAKI DUT:

1.– Sei beken esleipena argitaratzea eta bekadunen ordezkoen hurrenkera zehaztea.

Bekadunak.

1. ikerketa eremua: Giza-baliabideak (1., 3., 5., 6. eta 7. ikerlanak).

Leire Momoitio Astorkia.

Iñaki Irurtia Diez.

Nuria Apesteguia Cia.

Iratxe Angulo Mata.

2. ikerketa eremua: Herri-Administrazioaren kudeaketa (2. ikerlana).

Nagore Enriquez Eguren.

3. ikerketa eremua: Europako Batasuna (4. ikerlana).

Pilar Diez Arregi.

Ordezkoak (puntuazioaren arabera).

1. ikerketa eremua:

1.– Oscar Abalde Cantero.

2.– Patricia Arana Lasuen.

2. ikerketa eremua:

1.– Raquel Montejo Martínez.

2.– Alicia Artetxe Sagasti.

3. ikerketa eremua:

1.– Unai Garcia Gallastegi.

2.– Iñaki Irurtia Diez.

2.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuari, hilabeteko epean argitalpenaz geroztik.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 29a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala