Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Euskal Herriko Unibertsitatea
4608

ERABAKIA, 1998ko irailaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, UPV / EHUko lan-kontratuko langileen plaza hutsak barruko igoeraren bidez betetzeko barne-lehiaketa mugaturako deialdia egiteko dena.

Deialdia egiteko, kontuan hartu da Euskal Herriko Unibertsitateko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboko 76. eta 77. atalek diotena, bai eta kasu honetan aplikagarria den gainerako legeria ere.

I. Oinarria.– Lanpostuen kopurua eta ezaugarriak.

Bete behar diren lanpostuak II. eranskinean aipaturikoak dira. Eranskin horretan azaltzen dira baita ere lanpostuen ezaugarriak.

II. Oinarria.– Deialdian parte hartu ahal izateko baldintzak.

Deialdian parte hartu ahal izateko lan-kontratu finkoa izan beharko da EHUrekin eta, horrez gain, Unibertsitatearen zerbitzura dagoen lan-kontratuko pertsonalarentzat 1998 urtean indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren esparruan sartuta egon. Gainera, beste baldintza hauek bete beharko dira:

1.– Deialdian jasotako lanpostu hutsei dagokien talde, maila eta espezialitate berekoa izatea, indarrean dagoen hitzarmeneko 76. atalak dioenaz bat. Bestela, eta kontuan hartuta indarrean dagoen hitzarmeneko 77. atalak dioena, 2 urteko antzinatasuna izan beharko da gutxienez lan-kontratu finkoarekin I edo II. taldean, edota 4, 6 edo 8 urtekoa III, IV eta V. taldeetan hurrenez hurren.

Borondatezko eszedentzian dauden langileek ere lanera itzultzeko eskaera egin ahal izango dute, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badituzte.

2.– II. eranskinean aipatzen den titulua izatea, edota eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskuratzeko moduan egotea.

3.– Deialdian jasotako lanpostuei dagozkien eginkizunetan aritzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.

4.– Diziplina-espedientearen bidez edozein Herri Administraziotatik aldendua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko gaitua izatea.

5.– Ezgaitasun eta bateraezintasunezko inolako kausa legaletan sarturik ez egotea, Herri Administrazioetan ari diren langileen bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legeak dioenari jarraiki.

6.– Ezintasunen bat duten lehiakideek, kasuan kasuko lanpostuari dagozkion eginkizunak bete ditzaketela egiaztatu beharko dute agirien bidez.

7.– Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira aipaturiko baldintza guztiak.

III. Oinarria.– Eskaerak aurkeztu eta onartzea.

1.– Eskaerak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Errektore jaunari zuzenduko zaizkio eta hamar eguneko epea egongo da eskaerak aurkezteko, erabakia EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita. I. eranskin gisa azaltzen den instantzia-eredua erabili beharko da horretarako. Lanpostuan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak aurkeztu beharko dira eskaerarekin batera.

2.– Hautapen-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera eta curriculuma aurkeztu beharko dituzte UPV / EHUko erregistroren batean. Hauek dira erregistro horien helbideak:

– UPV / EHUko Erregistro Orokorra: Errektoregoa, Leioako Campusa.

– Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza: Tolosa hiribidea, 107 - Donostia-San Sebastián, eta Arriola pasealekua, 2 - Donostia-San Sebastián.

– Arabako Campuseko Errektoreordetza: Izardui komandantea, 2 - Vitoria-Gasteiz.

Aurreko pasartean aipaturiko Erregistro Orokorraren lau atalen ordutegia hau da:

Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 16:30era.

Ostiraletan eta udako lanaldian, 9:00etatik 13:00etara.

Horrez gain, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. atalean ezarritako edozein jardunbide erabili ahal izango da. Posta-bulegoetan aurkezturiko instantziak postazal irekian aurkeztuko dira, posta-bulegoko funtzionarioak eguna eta zigilua jar dezan. Honela bakarrik onartuko da eskaeraren sarrera-eguna posta-bulegoan aurkeztu zenekoa dela. Eskaerak aurkezteko epearen barruan ziurtatu beharko dira instantziak, eta zigilua bertan jarri beharko da (hau da, instantzian).

3.– Eskaerak aurkezteko epea amaituta, languneetako iragarki-tauletan argitaratuko da Gerentziaren erabakia, deialdian parte hartzeko onartuak izan diren eta izan ez direnen behin-behineko zerrenda jakinaraziko duena, onartuak izan ez direnen kasuan zergatia azalduz.

IV. Oinarria.– Epaimahaia.

1.– Deialdiaren eranskinean adierazita dagoen moduan osatuko da.

2.– Epaimahaikideek ezingo dute hartu parte Administrazio Jardunbideari buruzko Legeko 20. atalean aipaturiko baldintzaren bat gertatzen bada.

3.– Mahaiburuak deia eginda, epaimahaia eratuko da. Horretarako mahaikideen gehiengo absolutuak egon behar du bertan, titularrak zein ordezkoak izan.

Epaimahaiak, ekitaldietan, beharrezko gerta daitezkeen erabakiak hartuko ditu, hautapen-probak behar bezala buru daitezen.

4.– Epaimahaiak, eratzen denetik aurrera, mahaikideen gehiengo absolutua bertan egotea beharko du balioz aritu ahal izateko (titularrak zein ordezkoak izan). Epaimahaiak, edonola ere, egokitzat jotzen duen laguntza eta materiala izan dezake, beharrezko ikusten duen proba edo ariketetan.

5.– Hautapen-probak egitean zalantzak sortuko balira ez legokeelako argi deialdiko oinarriak nola aplikatu behar diren, epaimahaiak ebatzi beharko lituzke zalantza horiek.

Epaimahaiaren jarduteko modua Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legean adierazitakora lotu beharko da beti. Epaimahaia ezingo da eratu eta aritu mahaikideen erdia baino gehiago bertan ez badago. Epaimahaiko kide guztiek boza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezik. Honek ez du izango botoa emateko eskubiderik. Epaimahaiaren erabakiak hartzeko beharrezko izango da bertan daudenen botoen gehiengoa. Berdinketa kasuetan, epaimahaiburu gisa ari denaren botoak ebatziko du.

6.– Epaimahaiek ezingo dute aldarrikatu, inola ere ez, lehiaketan azaldutako lanpostuen kopurua baino lehiakide gehiagok gainditu dituenik probak.

V. Oinarria.– Hautapen-prozesua.

Hautapen-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenengoan ariketa praktiko bat gainditu beharko da, eta bigarrenean oinarriotan zehaztutako merituak baloratuko dira.

1.– Lehenengo fasea.

1.1.– Ariketa tekniko eta/edo praktikoa.

Kontuan hartuta indarrean dagoen hitzarmenak dioena 77. atalean, ariketa-mota hau egingo da lanpostuak barruko igoeraren bidez betetzen direnean.

Deialdian agertutako lanpostuekin zerikusia duten ezagutza espezifikoak ebaluatuko dira, ariketa tekniko eta/edo praktiko baten bitartez. Kalifikazioa zero (0) eta hogei (20) punturen artekoa izango da, eta gutxienez hamar (10) puntu lortzen ez dituzten lehiakideak kanporatuak izango dira.

1.2.– Euskara (borondatezkoa).

Deialdian agertu diren lanpostuei dagozkien derrigortasun-datak oraindik ez direnez igaro, euskara jakitea meritutzat hartuko da lanpostu horiek betetzeko.

Euskararen jakite-maila neurtzeko probak egingo dira. Kalifikazioa zero (0) eta lau (4) punturen artekoa izango da.

2.– Bigarren fasea.

2.1.– Eskainitako zerbitzuen balorazioa:

Lehiakideek aipatu eta justifikaturiko zerbitzuak kontuan hartuak izan daitezen, deialdian agertu diren lanpostuei dagozkien eginkizunekin zerikusia izan beharko dute (lan-jarduera bera):

a) Kasuan kasuko lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia dutenak bete izateagatik lanean, talde berean egonik, puntu bat (1) emango da urte oso bakoitzeko edo sei hilabetetik gorako zati bakoitzeko. Gehienera hamar (10) puntu emango dira.

b) Kasuan kasuko lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia dutenak bete izateagatik lanean, beheragoko talde batean egonik, 0,75, 0,5 edo 0,25 puntu emango dira urte oso bakoitzeko edo sei hilabetetik gorako zati bakoitzeko. Lehiakide bakoitzari emango zaizkion puntuak zehazteko, kontuan hartuko da lehiakidearen taldea deialdian agertutako lanpostuari dagokiona baino bat, bi edo hiru talde beheragokoa den. Gehienera hamar (10) puntu emango dira. Dena den, eskainitako zerbitzuengatik gehienera ere eskuratu ahal izango diren puntuak hamar (10) izango dira, a) eta b) idazatietan aurreikusita dagoenaz bat.

c) Kasuan kasuko lanpostuari dagozkionen antzeko lanak edo eginkizunak bete izateagatik, gehienera ere hiru (3) puntu. Balorazioa epaimahaiaren esku egongo da.

2.2.– Kasuan kasuko lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia duten eta aldizkari zientifiko edo profesionaletan argitaratu diren ikerlan edo azterlanengatik, gehienera ere bi (2) puntu. Balorazioa epaimahaiaren esku egongo da.

2.3- Deialdian agertu diren lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren titulazio akademikoak ez diren beste batzuk izateagatik, 0,5 puntu titulazio bakoitzeko. Gehienera puntu bat (1) emango da.

3.– Sailkapenaren ordena, aurreko atalean aipaturiko bi faseetan lortutako puntuen batuketak erabakiko du.

VI. Oinarria.– Probak gainditu dituztenen zerrenda.

Lehiakideen azken kalifikazioa egin eta gero, probak gainditu dituztenen zerrenda emango du argitara epaimahaiak, puntuen arabera ordenatuak. Nortasun Agiri Nazionala ere aipatuko da zerrendan, eta ezingo dira agertu bertan deialdian azaldu ziren lanpostuak baino lehiakide gehiago. Lanpostuak adjudikatzeko proposamena bidaliko dio epaimahaiak Gerenteari, azken sailkapenaren arabera puntu gehien eskuratu dituzten lehiakideen alde.

VII. Oinarria.– Ebazpena.

Unibertsitateko Gerentearen bitartez ebatziko da deialdia. Erabaki hori langune guztietako iragarki-tauletan emango da argitara, eta horren araberako aldaketa egingo da orain arteko kontratuetan.

VIII. Oinarria.– Gorabeherak eta errekurtsoak.

Epaimahaiak zalantzak ebatzi eta hautapen-prozesua behar bezala aurrera eramateko beharrezko gerta daitezkeen erabakiak hartzeko ahalmena izango du, oinarri hauetan aurreikusita ez dagoen orotarako.

Deialdia, oinarriak eta berauen eta epaimahaiaren ekitearen ondorio liratekeen administrazio-egintza guztiak inpugnagarri izango dira, lan-bide judizialaren aurreko erreklamazioaren izaerarekin. Halaxe dago jasota Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 125. atalean eta Lan Jardunbideari buruzko Legearen testu moldatua onartzen duen apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretuko 69. atalean.

Leioa, 1998ko irailaren 21a.

Unibertsitateko gerentea,

MOISÉS GURIDI ORMAECHEA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Jaun Andrea / Mgfco. y Excmo. Sr.:

Unibertsitate horretan zenbait lanpostu huts betetzeko deialdia egin dela jakinda, honen bidez lehiaketa horretan parte hartzeko eskaria.

Convocadas a plazas vacantes en la Plantilla de esa Unibersidad, solicito ser admitido como asirante para su provisión

I. LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK / 1.– DATOS DE LA PLAZA CONVOCADA

Kategoria /Categoría

Taldea /Grupo

Izena /Denominación

Lekua /Localización

Sarbidea / Sistema de acceso

Deialdiaren Erabakiaren data:19.....eko

(e)ko EHAA)

Fecha de Resolución convocatoria:

de............................ 19...........)

II. DATU PERTSONALAK / II.– DATOS PERSONALES

Lehenengo deitura Bigarren deitura Izena

Primera Apellido Segundo Apellido Nombre

Jaiotze-data Jaiotze-tokia Jaiotze Probintzia NAN Zk.

Fecha de nacimiento Lugar de nacimiento Provincia de Nacimiento N.º de DNI

Helbidea Telefonoa

Domicilio Teléfono

Udalerria Prontzia Posta-Kodea

Municipio Provincia Código Postal

III. EZAUGARRI AKADEMIKOAK / III.– DATOS ACADÉMICOS

Tituluak Noiz lortuak

Títulos Fecha de obtención

ONDOKOA ADIERAZTU DU: / DECLARA:

Eskaera honetan jarritako datu guztiak egiazkoak direla, eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela /que son ciertos todos y cada uno de los datos consignados en esta solicitud y que reúne las condiciones exigidas en la convocatoria anteriormente referida.


Azterketa dokumentala