
197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Zaldibiako Udala
4607
IRAGARPENA, 1998ko Enplegu Publikoari buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 atalean xedatzen duenez, aldizkarian argitaratutako testuetan gertatutako tipografia edo inprimaketa errakuntzak zuzentzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta; baina hori guztiori, baldin eta errakuntzok xedapenen esanahia aldatu edo xedapenei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Zaldibiako Udalaren 1998ko Enplegu Publikoari buruzko IRAGARPENEAN, 1998ko urriaren 2an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 188 zenbakian, lehen aipatutako moduko akatsak gertatu direnez, ondoren egingo dira bidezko zuenketak:
18192. orrialdean, honakoa esan beharrean:
«Perfil lingüístico: nivel 2. Fecha de obligatoriedad: 06/03/1991.»
honakoa esan behar du:
«Perfil lingüístico: nivel 2. Fecha de obligatoriedad: 06/03/1996.»