
197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasuna
4604
1623/1998 ERABAKIA, abuztuaren 27koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Bizkaiko Osasun Barrutiko Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko Iñigo Echaniz Urcelay jauna izendatzen duena.
Bizkaiko Osasun Barrutiko Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde medikoaren lanpostua betetzeko deialdia ikusi da. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen ekainaren 8ko 1437/1998 Erabakiaren bitartez egin zen eta EHAAko 136. zenbakian argitaratu zen, 1998ko uztailaren 21ekoan alegia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak agertu dituen agiriak aztertu dira, bere baldintza profesionalak curriculum vitae-n jasotako merezimenduen arabera baloratuz.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Iñigo Echaniz Urcelay jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Iñigo Echaniz Urcelay jauna Bizkaiko Osasun Barrutiko Basurtuko Ospitaleko zuzendariorde mediko izendatzea. Bigarrena.– Goi-zuzendaritzako kontratua formalizatzen den unean hartuko du indarra, ekonomikoa eta administratiboa, izendapen honek.
Hirugarrena.– Lansaria 2. taldeko ospitaleko zuzendariorde medikoari dagokiona izango da, hots, orotara, urteko 6.919.008 PTA gordin, aplikatzekoa den araudian urtero onartzen diren kopuruen arabera.
Laugarrena.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 27a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.