
197. zk., 1998ko urriaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Industria, Nekazaritza eta Arrantza
4600
AGINDUA, 1998ko uztailaren 10ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan Euskal Herriko flora baskularreko 130 taxon eta 6 populazio sartzen dituena. (Hutsen zuzenketa).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 atalean xedatzen duenez, aldizkarian argitaratutako testuetan gertatutako tipografia edo inprimaketa errakuntzak zuzentzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta; baina hori guztiori, baldin eta errakuntzok xedapenen esanahia aldatu edo xedapenei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan Euskal Herriko flora baskularreko 130 taxon eta 6 populazio sartzen dituen Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1998ko uztailaren 10eko AGINDUAN, 1998ko uztailaren 28an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 141 zenbakian, lehen aipatutako moduko akatsak gertatu direnez, ondoren egingo dira bidezko zuenketak:
1998ko uztailaren 28ko EHAAren 14077. orrialdean, interes berezikoen kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioen zerrendan, Huperzia selago (L.) Bernh. ex Schrank & C.F.P. Mart. eta Narcissus asturiensis (Jordan) Pugsley espezieen artean, Ilex aquifolium L. espeziea aipatu behar da.