Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasuna
4394

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetzarena, Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalerako «traumatologiako motor kirurgikoaren hornidura» kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza, Txagorritxu ospitalea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: (945) 24.26.00; barne-zenbakia: 5040. Faxa: (945) 24.83.59.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Administrazio Kontratuetarako Atala.

c) Espediente zenbakia: 150/20/0/00195/C131/0998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: traumatologiako motor kirurgikoa.

b) Loteak: bai, 2.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteizko Txagorritxu Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: behin betiko fidantza jartzen denetik 1998ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 2.900.000 PTA.

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Agiriak, b) Argibideak: 1.a) puntuan adierazitakoa.

b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko urriaren 14a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Kaudimen ekonomikoa eta/edo finantza eta teknika arlokoa.

a.1) Kaudimen ekonomikoaren eta finantza arlokoaren egiaztagiriak: deklarazio bat, azken hiru ekitaldietan enpresak, guztira, egin dituen negozio eta hornidurei buruzkoa (aukeran, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 16. atalean ezarritako gainerako bideak ere erabil daitezke kreditazioa egiteko).

a.2) Kaudimen teknikoaren egiaztagiriak: hornigaien deskripzio teknikoa eta zerbitzu ofizialek edo homologatzaileek egindako kalitate-egiaztagiriak.

b) Bestelako betebeharrak: ikusi oinarriak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko urriaren 14ko 14:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Txagorritxuko ospitaleko Ekonomi eta Finantza Zuzendaritza (Administrazio Kontratuak), Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: aldaerak onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak.

d) Eguna: 1998ko urriaren 16a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. atalean xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada; bestela, 1998ko irailaren 19an).

e) Ordua: 09:00.

10.– Bestelako argibideak: -

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JESÚS ESCAURIAZA OTÍN.


Azterketa dokumentala