Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4388

IRAGARPENA, administrazioarekiko auzi errekurtso bat izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 60. atalean xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da.

Iragarpen honen bidez epea jartzen zaie bai errekurritutako egintzaren ondorioz eskubidedun izan eta demandatuak izateko legezkotuta daudenei, bai eta egintza horri eusteko zuzeneko interesa dutelako, errekurtsoan Administrazioaren alde jarri nahi dutenei ere. Errekurtso horretan agertzeko jarri zaie epea, harik eta demandari erantzuteko epea finkatu arte, betiere jurisdikzio hori arautzen duen Legearen 68. atalean xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 1998ko uztailaren 8a.

IDAZKARIA.

Prozedura-mota: BABES JURISDIKZIONALA.

Errekurtsoaren zenbakia: 2785/98, Sekzioa: 1.

Aurkezte eguna: 1998/06/25.

Errekurtsogilea: IDOIA LARRINAGA EGILEOR ETA BESTE BATZUK.

Egintza burutu duen administrazioa: EUSKO JAURLARITZA.

Errekurritutako egintza: EUSKO JAURLARITZAKO HERRIZANGO SAILAREN 1998-06-20KO ERABAKIA, IRUNGO 1998-06-30EKO OHIKO ALARDEAREN IBILBIDEA ETA ORDUTEGIA ALDATZEN DITUENA; HALABER, BERNARDO URTIZBEREA ZABALA JAUNAK ETA JAVIER URIARTE UGARTE JAUNAK HARTU BEHAR DITUZTEN NEURRIAK EZARTZEN DITU.


Azterketa dokumentala