Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4386

230/1998 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Peñacerrada-Urizaharrako (Araba) I Paleontologia Aztarnategiko anbarra Kultura Ondasun gisa, Monumento Multzo izendapenaz, sailkatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak Kultura Ondareari dagokion erantzukizun osoa hartu zuen bere gain, Konstituzioaren 148.1.16 atalari jarraituz eta Autonomi Estatutuaren 10.19 atalaren arabera. Era berean, ondare hori esportaziotik eta espoliaziotik babesteko Estatuak ezarritako arauak errespetatzeko konpromezua ere hartu zuen irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuaren arabera.

Hartutako eskumen horietaz baliatuz Euskal Kultura Ondarearen Legea onartu zen, uztailaren 3ko 7/1990 Legea.

Aipatu Legean ezarritakoa betetzearren, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 1998ko martxoaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez eman zitzaion hasiera espedienteari (1998ko ekainaren 12ko EHAA-n argitaratu zen).

Uztailaren 3an onetsitako Euskal Kultura Ondarearen 7/1990 Legearen 11.3 atalak ezartzen duen moduan, espedientearen izapidetzan bete beharreko urrats guztiak bete dira. Eta jendaurreko eta interesdunei entzuteko ematen zaizkien izapidetzatan ezarritako epeetan ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. ataletan ezarritakoari jarraituz eta Kultura Ondarerako Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusita, Kultura Sailburuak proposatu eta Gobernu Batzordeak 1998ko irailaren 15eko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren

XEDATU DUT:

1. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako (Araba) I Paleontologia Aztarnategiko anbarra Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatzea.

2. atala.– Aipatutako Ondasuna deskribatzen hastea, Kultura Ondareari buruz indarrean dagoen legeriaren arabera eta Dekretu honen I. Eranskinean azaldutakoari jarraituz.

3. atala.– Dekretu honen II. Eranskinean ezarritako nondik-norakoak ezartzea Ondasunaren mugatzat, berau anbarraren I aztarnategiko Paleontologia Esparruaren osagai moduan hartuz.

4. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako I Aztarnategiko anbarra Paleontologia Esparruko osagai deneko eta behin lurretik atera ondoren, ondasuna bere baitan hartuz, babesteko araudia onartzea, Dekretu honen III. Eranskinean ezarritakoaren arabera.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAL

Lehena.– Kultura Sailak, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren bitartez, Kultura Ondasun Sailkatuen Erregistroan jasoko du Peñacerrada-Urizaharrako I Paleontologia Aztarnategiko anbarra.

Bigarrena.– Kultura Sailak Dekretu honen berri emango die, Jabego Erregistroari (Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. atalean ezarritakoa errespetatuz), Peñacerrada-Urizaharrako Udalari, eta Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei.

Hirugarrena.– Kultura Sailak honako hau jakinaraziko dio Peñacerrada-Urizaharrako Udalari eta Arabako Foru Aldundiko Kultura Sailari: edozelako ateratze jarduerak edota mugapetutako eremuaren lurpea eragiten dutenak, nekazal, baso eta abeltzain erabilerak ezik beti ere ikatzezko lohi beltzak igertzen ez diren bitartean, aurrera eramateko dagokion jarduera paleontologikoa gauzatu beharra izango du baldintzatzat, dagokion Foru Aldundiak, eman beharreko nahitaezko aurreko baimenaren ondorio, Babes Erregimenaren 7. atalean ezartzen den moduan.

Laugarrena.– Kultura Sailak Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailari jakinaraziko dio, anbarrean bertan egin beharko diren jarduketek, beti ere, anbarraren iraupenen eragina badute, honen baimena eduki beharko dute aurrez Babes Erregimenaren 8. atalean ezartzen den moduan.

Bosgarrena.– Kultura Sailak honako hau eskatuko dio Peñacerrada-Urizaharrako Udalari: udal hirigintzako araudia egokitu eta moldatu dezala aipatutako Paleontologia Esparrua babesteko araudiaren arabera, uztailaren 3ko 7/1990 Euskal Kultura Ondarearen Legearen 12.2 atalean ezarritakoa betetzeko.

Seigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da jende guztiak horren berri izan dezan.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

Udal planeamendua Dekretu honetan ezarritako Babes Araudiari egokitzen ez zaion bitartean eta Eusko Jaurlaritzak aldeko txostena egiten ez duen bitartean, Monumentu Multzo izendapenaz eraginda dauden eremuetan egindako lanak dagokion Foru Aldundi aginpidedunak onartu beharko ditu eta, Foru Aldundiak baimena eman ondoren, udalaren baimena lortu beharko da, Euskal Kultura Ondarearen Legearen, hau da, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1. atalak ezartzen duen moduan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Dekretu honen aurka, bide administratiboa amaitzen duenez, interesdunek errekurtso kontentzioso-administratiboa jar dezakete Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Kontentzioso-Administratibo salaren aurrean, hau bere azken argitaralpen dataren hurrengo egunetik kontatzen kontatzen hasita bi hilabeteko epean. Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jartzeak aurrez Gobernu Kontseiluari honen berri eman beharra dakar, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 110. ataleko 3. paragrafoak aurrikusten duen moduan.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 15ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

I. ERANSKINA

Deskribapena.

Anbarra erretxina fosil bat da, hau da, denbora geologikoan zehar mineralizatutako landareek jariatutako konposatu erretxinotsu organikoa. Horrela, jatorri organikodun minerala da anbarra, ohiki bertatik zehar ikus ahal daitekeena, hori, ezti edo gorri kolorekoa.

Paleolito garaitik gizakiak erabilia, nahiz eta bere erabilerarik hedatuena bitxigintzari dagokiona izan, sendatzeko ahalmena ere egotzi izan zaio. Anbarrak bere barnean inklusio biologikoak aurkeztean, hau da, organismoen aztarnak, zientzia eta ondare arloan balio nabarmena lortzen du, planetaren iragan urrunaren bizitzari buruz ematen duen ezagupen bolumenagatik.

Sinonimoak dira: Cárabe eta Succino.

Peñacerrada-Urizaharra udalerrian kokaturiko anbar aztarnategiak, eta hemen I Aztarnategia izendatua izan denak, honako berezitasunak edukiko lituzke:

– Bere aintzinatasuna: paleobotanika talde batek eginiko ikerketen lehen emaitzetatik erator litekeenez, aztarnategi hau Aptiar garaikoa litzateke, 107 eta 114 milioi urte izanez.

– Inklusio biologikoen kopuru handia (Libano, Jordania eta Israelgo aztarnategietan aurkitutako emaitzek soilik gainditua gaur egun): urte eta erdiko lan handian Arabako Natur Zientzien Museoak 1.500 baino inklusio biologiko gehiago isolatu ditu, ikuspegi estatistiko batetik, arabar aztarnategia Behe Kretaziar garaikoetatik ezagutzen direnen artean inklusioetan aberatsena dela baieztatu daitekeelarik.

Urizaharrako erretxina fosilen artean harrapaturiko organismo talde desberdinen kopurua ere handia da. Orain arte 13 ordena desberdin agertu dira intsektuei dagokienean, landare, onddo, bakteria, molusko, krustazeo, araknido eta hegaztien lumez gain. Azken hauek lehen «dinosaurio hegalariei» dagozkie.

II. ERANSKINA / ANEXO II

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

PEÑACERRADA-URIZAHARRAKO I PALEONTOLOGIA AZTARNATEGIKO ANBARRAREN BABES ERREGIMENA

I. ATALBURUA

BABES ERREGIMENAREN IZAERA

1. atala.– Babes Erregimen honen idazketa 7/1990, uztailaren 3ko, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 12. atalak justifikatzen du, Peñacerrada-Urizaharrako I. anbar Aztarnategiaren Esparru Paleontologikoaren osagai den anbarraren eta berau lurretik atera ondorenekoaren sailkatzeko espedientearen arabera, sailkatutako Monumentu Multzo bezala, hirigintza planeamenduarentzat izaera loteslea izanik Lege ber-beraren 28.1 eta 37.1 ataletan eta 1992ko Lurzoruaren Legearen Testu Bateratuaren 21. atalean aurrikusitakoaren arabera, aplikagarri diren planeamendu tresnak ondarea mantentzearren baldintza gehigarri edota osagarriak ezartzeko duen aukeraren kalterik gabe.

II. ATALBURUA

OBJEKTUA ETA ARAUPETZE OROKORRA

2. atala.– Sailkatze espedientearen objektua.

Sailkatze espedientearen objektua, Monumentu Multzo izendapenaz, anbarra da, baina ikuspegi bikoitz batez, Peñacerrada-Urizaharrako I. Aztarnategiko Esparru Paleontologikoaren osagai bezala alde batetik, hau da, bere jatorrizko lagapen gunean kokatutako edota lekututako bezala, eta berau lurretik atera ondoren, bestetik, bere baitan ondasun higigarritzat hartuz, beti ere, aipatutako aztarnategian jatorria izanik.

Bikoiztasun honek ezartzen den babes erregimenean ere izango du bere islada, aipatu Esparru Paleontologikoaren osagai moduan edota honengandik banandutako elementu bezala kontutan hartzen bada.

3. atala.– 7/1990, uztailaren 3ko, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legea aplikatuko zaio orokorki sailkatze espedientearen objektuari, bere edozelako bi egoeratan.

VI. atalburuan mugapetuko den esparrua, anbarrak osaturiko Esparru Paleontologikoari hemen ezarritako babes erregimena aplikatuko zaiona, behin Esparru Paleontologikotik ateratako anbarra bezala, bere baitan ondasun higigarri bezala hartuz, zeinari ezaugarri hau kontutan harturik ezarritako Babes Erregimena aplikatuko baitzaio, baimen erregimen, erabilera, jarduera, urrapen, zigor eta beste alorrei dagokienean 7/1990 Legeak aurrikusitakoari egokituko zaizkio.

4. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbarraren I. Aztarnategiari dagokion Esparru Paleontologikoaz kanpo ustekabean aurkitutako anbarrari aplikatu beharreko erregimen orokorra.

Adierazitako Esparru Paleontologikoaz kanpo ustekabean anbarra aurkituz gero, aurkitzen duenak honen berri emanaz Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari jakinarazi beharko dio. Lehen kasuan, erregelamendu bidez Arabako Foru Aldundiak ezarritako epean edota subsidiarioki hamar egunetako epean, eta bigarren kasuan hamar egunetako epean jakinaraziko da, anbarra aurkitutako tokian mantenduz Arabako Foru Aldundiak egokien den jarduera paleontologikoa baimendu artean.

III. ATALBURUA

ERREGIMEN OROKORRA

5. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbar I. Aztarnategiari dagokion Esparru Paleontologikoari ezarritako babes erregimen orokorra.

5.1.– Babes Erregimen hau garatzen duten hirigintza tresnak onesten ez diren bitartean, 7/1990, uztailaren 3ko, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 28. atala zorrotz beteko da bertan adieraziaren arabera, eta era berean, Babes Erregimen honetako ondasunei aplikagarri zaien hirigintza planeamenduak lehen aipatu atalak xedatutako txostena beharko du, edozein jarduerarekiko egokitze maila zehaztuz.

5.2.– Era berean, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 28. atalak ematen duen babesaz gain, Lege beraren 44. atalak ematen duen babesa ere kontutan hartu beharko da.

5.3.– Arabako Foru Aldundiak dagokion jarduera zuzenki burutu dezake 7/1990, uztailaren 3ko, Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 50. atalaren arabera anbarra dagoela uste edo jakiten den lekuetan.

6. atala.– Jatorrizko lekutik ateratako anbarrari ondasun higigarri bezala dagokion babes erregimen orokorra.

6.1.– Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen 37.1 atalak ondasun honi emandako babesaz gain, anbarra jabari publikoa izango da interes paleontologikodun ondasun bezala, Lege beraren 47.1 atalak xedatu moduan, bere besterentzeko ezintasuna, enbargaezintasuna eta preskribaezintasuna izanik ondorio.

6.2.– Anbarraren zaintza larrialdi kasuan beti Arabako Foru Aldundiari dagokio, honek dagozkion neurriak hartu beharko dituelarik.

IV. ATALBURUA

BERARIAZKO ERREGIMENA

7. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbar I. Aztarnategiari dagokion Esparru Paleontologikoaren anbarrarentzat ezarritako berariazko babes erregimena.

7.1.– VI. atalburuan mugapetutako gunean, non aztarnategi hori kokatzen baita, horretarako inolako baimenik eskatu behar izan gabe, ohiko nekazal, baso eta abeltzaintza erabileren garapena haizutuko da, erabilera hauek arautzen dituen arloko arauteriak ezarri eta baldintzatzen duenaren kalterik gabe.

Hala eta guztiz ere, aipatu erabilerak burutzerakoan ikatzezko lohi beltzak hautematen badira, beti, hauteman dituen pertsonak honen berri Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Sailari jakinarazi beharko dio honek erregelamendu bidez ezarritako epean eta subsidiarioki hamar egunetako epean, ziharduena bertan behera utziz edo geldituz.

Aurrekoa ikusirik, Arabako Foru Aldundiak mugapetutako gunean deskribatutako erabilerak burutzeari buruzko eraginaz erabakiko du, eta eragina baieztatuz gero, egokien den jarduera aurrez gauzatu beharraz, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legean ezarriaren arabera, ikatzezko lohi beltzak hauteman dituen pertsonak ziharduenean jarraitu nahi izanez gero. Bestelakoan, babestutako eremuan eraginik ez duela baieztatzen bada, aipatu lohiak hautemandako pertsonak ziharduenean jarraitu ahal izango du beste inolako ukan beharrik bete behar izan gabe.

7.2.– Edozelako ateratze jarduerak edota mugapetutako eremuaren lurpea eragiten dutenak burutu nahi badira, lehengo atalean deskribatutako erabileren kasuak ezik, dagokion jarduera paleontologikoa gauzatu beharra izango du baldintzatzat, dagokion Foru Aldundiak, 7/1990 Legearen 45. atalaren arabera lurra atera beharrik gabeko prospekzio arkeologikoaren kasuan ezik, hemen jakinarazi egin beharko baita, eman beharreko derrigorrezko arloko eta udaleko arauteriak galdatutako besteen aurreko baimena ematea izanik ondorio.

Ondorioz, jardueraren sustatzaileak (ateratzekoa edota mugapetutako eremuaren lurpea eragiten duenarenak) dagokion proiektu paleontologikoa aurkeztu beharko du, Arabako Foru Aldundiak, hala badagokio, onetsi eta baimena eman dezan aurreko atalean aipatutako jarduera paleontologikoa gauzatzeko.

Aipatu baimena emateak ez du salbuesten, aurrez, jardueraren sustatzaileak (ateratzekoa edota mugapetutako eremuaren lurpea eragiten duenarenak) aipatu jarduera burutzeko, arloko arauteriak ezarritako baldintzak betetzez.

7.3.– Arabako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroari hark baimendutako jarduera paleontologikoen ondorioz burututako anbar aurkikuntza oro jakinarazi beharko zaio, Lekuko Erregistroan jasotako materialeak testuinguruan kokatzeko lagungarri izango den aurre izaerako txosten bat idatzi beharrarekin batera, Arabako Foru Aldundiak erregelamendu bidez ezarritako epean eta subsidiarioki jarduera amaitu eta hiru hilabetetako epean, hau izanik, beti ere, Eusko Jaurlaritza jakinarazteko epea. Dagokion jarduera paleontologikoaren zuzendaria izango da jakinarazpenaren erantzule.

7.4.– Bere ateratze lekuari dagokionean, anbarra desagertzeko edota narriatzeko arrisku bizia balego, hau Arabako Natur Zientzien Museoan utziko da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bere zaintzarako beste Zentro edo Museorik izendatu ezean, aurkitu duenari bitartean, legezko zaintzaren arauak ezarriz.

7.5.– Peñacerrada-Urizaharrako anbar I. Aztarnategiaren izaerarekin bat ez datorren erabilera oro, edota bere osotasuna arriskuan jartzen, suntsitzen edo narriatzen duena debekatzen da.

8. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbar I. Aztarnategiari dagokion Esparru Paleontologikoan jatorria duen baina honetatik bananduriko anbarrarentzat ezarritako berariazko babes erregimena.

8.1.– Anbarra, behin atera ondoren baimendutako jarduera paleontologikoa amaiturik, hiru hilabeteko epean Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak horretarako izendatzen duen Zentro edo Museoan laga beharko da, bitartean, gauzatutako jarduera paleontologikoaren sustatzaile edota arduradun denari legezko zaintzaren arauak aplikatuko zaizkiolarik.

Horretarako, Arabako Natur Zientzien Museoan ezarriko da material horren zaintza, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak material horren zaintza beste Zentro edo Lurralde Museo batean izenda dezakeen.

Zentro edo Museoaren legezko ordezkariak utzitako materialen Zaintza Akta burutuko du, honen ale bat 15 egunetako epean Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zentrora bidaliz.

Lagapena gauzatzerakoan, baimenaren titularrak dokumentu honen 7.3 atalean xedatutakoa bete duela egiaztatu beharko du.

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarritako lagatzeko lekutik aipatu anbarraren leku aldaketa, honek espreski eta baieztatuz baimentzean emango da eta baimen horretan ezarritako baldintzatan.

8.2.– Anbarra Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak horretarako izendatutako Zentro edo Museoan, anbarra lagatzen denetik gehienik ere bi urtetako epean, eta zegokion jarduera paleontologikoa aurrera eramandako arduradunak memoria aurkezturik, honetarako ere bi urteko epe hori ezarriz, materiale hau jendearentzat gertu jarriko da beste ikasketa eta ikerketak errazteko.

8.3.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aipatu materialaren zaintzarako izendatutako Zentro edo Museoan lagatako anbarraren Errolda informatizatuaz lagundurik aurkeztu behar da memoria, egindako ikerketen emaitzak adieraziz. Memoria hau, Arabako Foru Aldundia eta Kultura Ondarearen Zentrora igorriko da, aurreko puntuan ezarritako epean.

8.4.– Anbarrean berean gauzatuko diren eta bere iraupenari eragiten dioten jarduerak Arabako Foru Aldundiak baimendu beharko ditu, baimen hau ezezkotzat hartuko delarik esanbidezko erabakirik ematen ez bada berak erregelamendu bidez ezarritako epean edota subsidiarioki baimena eskatzen denetik bi hilabeteko epean.

Ikerketetarako baimen orokor edo anitzak onargarriak izango dira, beti ere bere objektu, exekuzio eta xedeari dagozkionean baldintzak berdinak badira, Arabako Foru Aldundiak ezarritako irizpideen arabera.

Arabako Foru Aldundiak berak eman eta hamar egunetako epean Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroari emandako baimenak jakinaraziko dizkio.

V. ATALBURUA

ESPARRU PALEONTOLOGIKOAREN MUGAPENA

9. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako I. Aztarnategiko Esparru Paleontologikoaren anbarrarentzat aplikagarri den arloa.

Babes Erregimena Monumentu Sailkatzekoa, anbarra bere jatorrizko guneari atxikirik dagoenean, ondoren zehaztutako Peñacerrada-Urizaharrako anbarraren I. Aztarnategiko mugapenean hartutako eremu osoari aplikatuko zaio. Aipatutako eremuaren mugapen grafikoa I. Eranskinean azaltzen da.

10. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbarraren I. Aztarnategiaren Esparru Paleontologikoaren mugapenaren justifikazioa.

Aptiar hondarrak daudenaren baieztapenak zehazten du mugapena, bertan daudelarik anbarra duten ikatzezko geruzak.

Hurbil dauden eremuetan Aptiar hondarren hedapen berrien aukeraren aurrean, lehen mugapen hau burutu da eta I. Aztarnategia bezala izendatu da. Ondorenean, beste aztarnategi batzuk aurkitzen badira, hauek bata bestearen ondoren zenbatuko dira.

VI. ATALBURUA

INDARREAN EGOTEA

11. atala.– Babes erregimen hau, horretarako sailkatze espedientearen osagarri izanik, aipatu sailkatze espedientearen haserarekin behin-behineko izaeraz indarrean sartuko da.

12. atala.– Peñacerrada-Urizaharrako anbar I. Aztarnategiari dagokion Esparru Paleontologikoari dagokionean, dagokion jarduera paleontologikoa amaiturik, eta ondorioz, anbarra bere jatorrizko lekutik aterata eta bere baitan ondasun higigarritzat hartuz, behin materiale hori Arabako Natur Zientzien Museoan laga ondoren edota Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak izendatutako Zentro edo Museoan, automatikoki utziko dio indarrean egoteari Esparru Paleontologikoaren izaerak eta honi erreferentzia egiten dion babes erregimenaren edukinak.

Hala eta guztiz ere, elementu higigarri bezala, anbarraren sailkapenak indarrean jarraituko du izaera honi erreferentzia egiten dioten babes erregimen eta beste irizpideekin batera.


Azterketa dokumentala