Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4385

ERABAKIA, 1998eko irailaren 2koa, Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren ekainaren 16koa Agindua erabakitzeko dena. Agindu horren bitartez, hezkuntza-premia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1998/99 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 16ko Aginduaz, hezkuntza-premia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1998/99 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeetarako laguntzak emateko deialdia egin zen.

Aipatutako Agindu horretako 7. atalean ezarrita dagoenez, horretarako sortuko diren balorazio-batzordeek aztertu, sailkatu eta hautatuko dituzte eskabideak lurralde bakoitzean. Era berean, dagozkien txosten teknikoak eskatu ondoren, proposamenak behar bezala aurkeztuko dituzte balorazio-batzorde horiek eta Pedagogi Berrikuntzarako zuzendariak erabakiko ditu.

Aginduan ezarritako izapide guztiak egin eta gero, eta lurralde-ordezkaritzek egin beharreko proposamenak egin ondoren, honako hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Erabaki honen I. eraskinean zerrendatzen diren hezkuntza-premia bereziko (HPB) ikasleak dituzten eta 1998/99 ikasturterako Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatzeko beharra duten itunpeko ikastetxeei laguntzak ematea.

Bigarrena.– Erabaki honen II. eraskinean zerrendatzen diren itunpeko ikastetxeei laguntzak ukatzea.

Hirugarrena.– Erabaki honetan ezarritako zenbatekoak ordainduko diren gehienezko kopuruak dira, eta langilearen eta dagokion ikastetxearen artean egindako kontratuan ezarritako iraupen-aldiaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira.

Laugarrena.– Laguntzaren lehen zenbatekoa ordaindu aurretik, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu ikastetxeak:

– Hezkuntza Bereziko laguntzailearen LH1eko titulazioa (osasun- edo etxe-arlokoa); edo LH 2, espezialitatea: Ezintasun Psikikodunen Hezkuntza edo Psikiatria Laguntzailea.

– Hezkuntza Bereziko laguntzaile bakoitzarekin egindako lan-kontratua.

Agiri horiek tokian-tokiko hezkuntzako lurralde-ordezkaritzara (Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura) bidaliko dira, Erabaki hau EHAAn argitaratu eta ondorengo 15eko eguneko epean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazioko bidea agortzen ez duen Erabaki honen aurka ohiko errekurtsoa aurkeztu ahal izan zaio Hezkuntza Sailburuordeari, hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 2a.

Pedagogi Berrikuntzarako zuzendaria,

EDURNE GUMUZIO AÑIBARRO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

ARABA / Álava

(Ikus .PDF)

BIZKAIA

(Ikus .PDF)

GIPUZKOA

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala