Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
4384

ERABAKIA, 1998ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, Sócrates Lingua Egitarauaren B. Ekintzari jarraikiz atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaileen prestakuntza iraunkorrerako laguntzak ematen dituen deialdia behin betiko erabakitzen duena.

1997ko abenduaren 9ko aginduan (1998ko urtarrilaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaileen prestakuntza iraunkorrerako laguntzetarako deialdia egin zen Sócrates Lingua Egitarauaren B. Ekintza, eta deialdi honetako lehenengo eta bigarren ataletan eta eranskinean azaltzen den baremoan oinarrituz, eta Balorazio-Batzordearen proposamenez, Hezkuntza Sailordetzak.

ERABAKI DU:

1. atala.– Adierazitako kopuruko diru laguntzak ematea I. eranskinean ageri diren atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaileei; laguntza honek Europako Ekonomia Elkarteko Sócrates Lingua Egitarauaren B. Ekintzarako fondoen bidez ordainduko dira.

2. atala.– II. eranskinean ageri diren irakasleei, puntuazio nahikoa lortu ez dutenez, laguntza ukatzea.

3. atala.– III. eranskinean ageri diren irakasleei laguntzarik ez ematea, 1997ko abenduaren 9ko deialdiari buruzko erabakiaren II atalburuko, 2. atalean adierazitako puntuei dagozkien arrazoi hauengatik.

4. atala.– 1997ko abenduaren 9ko Deialdi Aginduaren arabera laguntzeen ordainketa Sócrates Agentziak zuzenki egingo ditu. Dena den eta indarreko araudia jarraituz doakionak honako agiri hauek bidali beharko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzako Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuan Duque de Wellington, 2, 01010 Vitoria Gasteiz, iharduera amaitzen denetik hogei eguneko epean:

1.– Ebaluazio galdetegia, erabaki honen IV eranskinean ageri den ereduaren arabera.

2.– Ikastaroko bertaratze ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, ikastaroa noiz burutua den eta irakastorduak zenbat izan diren adierazita.

3.– Ikastaroaren fakturaren fotokopia konpultsatua edo ikastaroan izena eman izanaren agiria, beti ere, egindako gastuaren zenbatekoa adierazita.

4.– Hartzailearen aitorpena, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio edo erakunde baten laguntzarik jasotzen duen ala ez eta baiezkoa izatekotan laguntzaren zenbatekoa eta helburua adieraziz.

5. atala.– Oinarri hauei jarraiki, jasotako laguntza arrazoitu ez izanak, arrazoitu gabeko diru kopurua itzuli eta berandutza interesak ordaindu behar izatea ekarriko du, edonola ere, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak, abenduaren 27ko 31/1990 Legeak aldatutakoak, Europako Ekonomi Elkarteko fondoen bidez osoan nahiz zati batean ordaindutako laguntza publikoen kudeaketa eta ematea arautzen duenak, 81 eta 82. ataletan ezarritakoaren arabera izan daitezkeen administrazio erantzukizunen kalterik gabe.

6. atala.– Laguntza emateko edozein baldintza ez betetzeak eta, edonola ere, estatuko nahiz nazioarteko administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetako bestelako laguntzaren bat jasotzeak emate erabakia aldatzea ekar lezake.

AZKEN XEDAPENA

Lehenengoa.– Dagokionak errekurtso arrunta aurkez dezake erabaki honen aurka Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Bigarrena.– Honako erabaki hau, Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria Gasteiz, 1998ko irailaren 1a.

Hezkuntza sailburuordea,

ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGUI.

I. ERANSKINA

SÓCRATES LINGUA EGITARAUA - B. EKINTZA

Prestakuntza iraunkorrerako laguntza jaso duten atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaileen zerrenda

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA

SÓCRATES LINGUA EGITARAUA - B. EKINTZA

Atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaile ordezkoak.

(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA

SÓCRATES LINGUA EGITARAUA-B. EKINTZA

Kanpoan geratu diren atzerriko hizkuntzen irakasle eta trebatzaileen zerrenda.

(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA

SÓCRATES LINGUA EGITARAUA - B. EKINTZA EBALUAZIORAKO GALDETEGIA

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala