Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 1998ko urriaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4382

ERABAKIA, 1998ko irailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Zuzendaritzaren uztailaren 15eko Erabakiaren bitartez deialdia egin eta euskarazko administrazio- eta zuzenbide-itzulpenaren eta terminologiaren arloan prestatzeko diren sei bekei buruzko erabakia jakinaraztekoa.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, euskarazko administrazio- eta zuzenbide-itzulpenaren eta terminologiaren arloan prestatzeko sei bekatarako deia egin zuen aurtengo uztailaren 15eko Erabakian (EHAA, 138 zk., 1998ko uztailaren 23koa).

Deialdiaren oinarri-arauen arabera, eta hautaketa-batzordearen proposamenari jarraituz, hona nire

ERABAKIA:

1.– Honako hauek izango dira sei bekadunak:

1.– Urcelay Altuna, M. Elena.

2.– Arruti Peña, Lurdes.

3.– Elorza Arrondo, Igor.

4.– Olaizola Gomez, Nerea.

5.– Razquin Mendinueta, Felix.

6.– Puelles Valle, Ana Cristina.

2.– Ordezkoa honako hau izango da:

1.– Azpeitia Eizagirre, Jone Miren.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuari, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 22a.

Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala