Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1998ko irailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4256

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, «Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea aztertu da. Hona hemen,

<FONT FACE="Garamond 3" AURREKARIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– Alberto Abad González jaunak, Joaquin Aguinaga Torrano jaunak, Francisco Albisu Carrera jaunak, Ricardo Álvarez Isasi jaunak eta beste batzuk «Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao» sortu zuten Bilbaon 1997ko otsailaren 19an, José María Arriola Arana hiri horretako eta Bilbaoko Elkargoko notarioaren aurrean egindako eskritura publiko batez (375 protokolo zk.). Fundazioa eratzeko eskritura hori osatu egin zen 1997ko irailaren 19an eta 1988ko apirilaren 3an emandako beste bi eskriturekin (2461 eta 797 protokolo zk.).

Eratze-eskritura publiko horri fundazioaren estatutuak erantsi zaizkio.

2.– «Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao»ren xedea, estatutuetako 3. atalean jasotakoaren arabera, hau da:

«...Bilbaoko Industri Injeneruen eta Telekomunikazio Injineruen «Leandro José de Torrontegui» Goi Mailako Eskola Teknikoarekin oso lotuta sortu da: horko gobernu-organoei Injinerutzaren irakaskuntzan eta ikasleen prestakuntzan aholkuak emateko; iraskaleek eta doktoregaiek egiten dituzten ikerketa-lanak garatzeko; eta Euskal Herrian bereziki, nahiz eta geografia–eremurik gabe, enpresak teknologia eta industriaren alorrean berri daitezen sustatzeko».

3.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. atalean adierazten den moduan, hau da: Mazarredo Zumarkalea, 69, 2., Bilbao (Bizkaia). Jardute eremua Bizkaia Lurralde Historikoa izango da.

4.– Fundatzaileek hasieran jarritako dotazioa milioi bat ehun eta hogeita bost mila (1.125.000) pezetakoa da; guztia ordaindu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 9. atalean agindutakoa betez —dagokion banketxean sartu izanaren agiriaz dago egiaztatuta—.

Ondarea askitzat jotzen da fundazioaren lehenengo programa lortzeko, espedientearekin batera aurkeztu den ekonomia-azterketak erakusten duenez. Azterketa hori egin duena Carlos Artiach Quintana ekonomilaria izan da, zeinak Ekonomilarien Euskal Elkartean 7042 kide-zenbakia duen.

5.– Fundazioa gobernatzea, ordezkatzea eta administratzea Patronatuari utzi zaizkio. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 24. atalean jartzen duen moduan.

6.– Patronatua, estatutuetako 25. atalean ezarritakoaren arabera, patronatua bertako kide bik —Bilbaoko Industri Injeneruen eta Telekomunikazio Injineruen «Leandro José de Torrontegui» Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria eta Bizkaiko Industria Injineruen Elkarteko lehendakaria— eta aukerako hiru kidek, gutxienez, eta hamabik, gehienez, osatuko dute. Hasieran, hauek izango dira fundazioko patronatuko kide:

Lehendakaria: José Antonio Garrido Martínez jauna.

Lehendakariordea: Agustín Iturriaga Elorza jauna.

Diruzaina: Juan Andrés Legarreta Fernández jauna.

Idazkaria: Ricardo Álvarez Isasi jauna.

Josu Bergara Etxebarria jauna

Baltasar Errazti Navarro jauna.

Javier Gurpide Huarte jauna.

Luis Herrando Prat de la Riva jauna.

Luis de León Molina jauna.

José Mendia Urquiola jauna.

Víctor de la Peña Aranguren jauna.

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1. atalaren arabera.

<FONT FACE="Garamond 3"

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eratzea inskribatzeko espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. atalean eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. ataletan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– Bai Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren eraketa inskribatzearen aldeko txostena eman dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 36.3 eta 4 eta 40.2 ataletan agindutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 8.3.a) eta 13. ataletan agindutakoa betez.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta orokorrean aplikagarri diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau <FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Egun honetan, F-56 zenbakiaz, Bilbaoko (Bizkaia) «Fundación Escuela de Ingenieros de Bilbao» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 1. sekzioan inskribatzea, irakaskuntza eta ikerkuntzarako fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. atalean agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.

<FONT FACE="Garamond 3" Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala