Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 1998ko irailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4254

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 1998ko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloa emateko behar bezalako titulurik ez duten profesionalentzako, 1997-98 ikasturtean zehar, garatu diren habilitazio-ikastaroetan gai da kalifikazioa lortu dutenen zerrenda argitara ematen duena.

Haur Hezkuntzako eta Lehenengo Hezkuntzako ikastetxe pribatuetako irakasleek izan behar dituzten gutxieneko tituluak arautu egin ziren 1994ko urriaren 11ko Aginduaren bidez (urriaren 19ko EBO). Arauketa hori ikastetxe publikoetara hedatu zen geroago, titularra toki-izaiki bat deneko ikastetxeetara hain zuzen.

Bestalde, Haur Hezkuntzako, Lehenengo Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloko irakasleak espezializatzeko ikastaroak homologatu egiten dira 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez (urtarrilaren 23ko EBO). Haur Hezkuntzako Lehenengo Zikloko irakasleak habilitatzeko ikastaroak ere homologatu ziren. Agindu horretako xedapenetatik zazpigarrenean honako hau agintzen da, alegia, hezkuntza arloko eskumenak dituzten autonomia erkidegoek, ikastaroetan ebaluazio positiboa lortu duten pertsonen izen-abizenak beren aldizkari ofizialetan argitaratu behar dituztela hain zuzen.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko urriaren 1eko Aginduaren bidez (urriaren 18ko EHAA), ikastaro horietarako lehenengo deialdia egin zen, 1997-98 urtean zehar garatuko zirenei buruzko deialdia hain zuzen.

1996ko urriaren 1eko Aginduan (urriaren 18ko EHAA) eta 1996ko urtarrilaren 11ko Aginduan (urtarrilaren 23ko EHAA) xedatzen direnen arabera, bidezkoa da ikastaro horiek gainditu dituztenen izen-abizenak argitaratzea, akta akademikoetan esaten direnei jarraituaz.

Horiek horrela eta Hezkuntzako sailburuordearen proposamenez, hauxe

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1. atala.– Haurren Hezkuntzako Lehenengo Zikloa emateko, 1997-98 ikasturtean zehar eman diren habilitazio-ikastaroak gainditu dituzten partaideen izen-abizenak argitara ematea. Eranskinean daude jasota.


Azterketa dokumentala