Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 1998ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
4215

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, «Fundación Sarea» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Fundación Sarea» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea aztertu da. Hona hemen,

<FONT FACE="Garamond 3" AURREKARIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1.– José María Segura Zurbano jaunak, «Cáritas Diocesanas de San Sebastián»en izenean eta ordez, «Fundación Sarea» sortu zuen Donostia-San Sebastiánen 1997ko abenduaren 23an Miguel Ángel Segura Zurbano hiri horretako eta Iruñeko Elkargoko notarioaren aurrean egindako eskritura publiko batez. Notario hori José María Segura Zurbano jaunaren ordez eta protokolorako izan zen. Notaritza-eskritura hori zuzendu egin zen 1998ko ekainaren 17an, fundazioa eratzeko eskritura eman zuen notarioaren aurrean.

Eratze-eskritura publiko horri fundazioaren estatutuak erantsi zaizkio.

2.– «Fundación Sarea»ren xedea, estatutuetako 7. atalean jasotakoaren arabera, hau da:

«...enplegua sortzea, orientazio, prestakuntza eta lan munduan sartzeko jerdueren bidez; eta batzuen ustez «minusbaliatu sozial» direnei edo, bestela ere, laneko aukerak hartzeko desabantaila handiak dituztenei enplegua ematea.»

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 24. atalean agindutakoaz bat etorriz, fundazioa behartuta dago dituen helburu eta jarduerei publizitea ematera, izan ditzakeen onuradun eta interesatuek ezagutu ditzaten.

3.– Fundazioaren egoitza, fundazioaren estatutuetako 5. atalean adierazten den moduan, hau da: Salamanca pasealekua, 2, behea, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa). Jardute eremua Gipuzkoa Lurralde Historikoa izango da.

4.– Fundazioaren hasierako dotazioa fundatzaileak jarri du eta hamabost milioi (15.000.000) pezetakoa da. Guztia ordaindu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 12/1994 Legearen 9. atalean agindutakoa betez —dagokion banketxean sartu izanaren agiriaz dago egiaztatuta—.

Ondarea askitzat jotzen da fundazioaren lehenengo programa lortzeko, espedientearekin batera aurkeztu den ekonomia-azterketak erakusten duenez —hala eskatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 9. atalak—. Isabel San José ekonomilaria —Ekonomilarien Euskal Elkartean 7220 zenbakiaz egin zen kide— izan da aipatu azterketa egin duena.

5.– Fundazioa gobernatzea, administratzea eta ordezkatzea Patronatuari utzi zaizkio. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 10. atalean jartzen duen moduan.

6.– Patronatua, estatutuetako 12. atalean ezarritakoaren arabera, gutxienez hiru kidek eta gehienez bederatzi kidek osatuko dute. Hasieran, hauek izango dira kide:

Lehendakaria: José María Segura Zurbano jauna.

Idazkaria: Felix Azurmendi Ayerbe jauna.

Diruzaina: Alfonso María Muro Ugalde jauna.

Bokala: Patxi Izulain Olaizola jauna.

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1. atalaren arabera.

<FONT FACE="Garamond 3"

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren eratzea inskribatzeko espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. atalean eta Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7.a) atalean agindutakoaren arabera.

Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 31. eta 34. ataletan agindutako baldintzak bete dira.

Hirugarrena.– Bai Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeak, fundazioaren eraketa inskribatzearen aldeko txostena eman dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 36.3 eta 4 eta 40.2 ataletan agindutakoaren arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 8.3.a) eta 13. ataletan agindutakoa betez.

Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta orokorrean aplikagarri diren gainerako arauak. Ondorioz,

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak hau <FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DU:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Egun honetan, F-54 zenbakiaz, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) «Fundación Sarea» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko kideak seigarren aurrekarian aipatzen dira eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena.– Fundazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, ongintza–sorospenerako eta lanerako fundazioen sekzioan hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 14. atalean agindutakoaz bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean agindutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.

<FONT FACE="Garamond 3" Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

<FONT FACE="Garamond 3" SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala