Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 1998ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4212

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">ERABAKIA, 1998ko irailaren 10koa, Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariarena; erabaki honen bitartez Bizkaiko Foru Aldundiko idazkari lanpostua ezabatu egiten da.

Bizkaiko Foru Aldundiak uztailaren 7an egindako bileran hartu zuen erabakia ikusirik, eta, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen Bigarren Gehigarrizko Xedapenaren 1 zenbakian ezarritakoaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak bere erakundeak antolatzeko aginpideak dituela kontuan izanik.

Toki Jaurbideari buruzko Indarreko Xedapenen Testu bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretuaren 159.1. atalean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezarri zituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 17. atalean ematen zaizkidan aginpideak erabiliz, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3"

ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Bizkaiko Foru Aldundiko idazkari lanpostua ezabatzea; lanpostu hori gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta zegoen.

Bigarrena.– Herri Administrazioen Ministerioko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari erabaki honen berri ematea.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Bakarra.– Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Ogasun eta Finantza sailburuordeari, erekurtsoa aurkezteko epea hilabetekoa da, eta aurkeztekotan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztiontzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoari jarraiki aukeztu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 10a.

<FONT FACE="Garamond 3" Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendaria,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSÉ M.ª ENDEMAÑO ARÓSTEGUI.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala