Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 1998ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura
4132

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">ERABAKIA, 1998ko irailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaien 1. Labe Garaia, Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera emateko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak Konstituzioko 148. 1.16 atalaren eta Estatutuaren 10.19 atalaren arabera, Kultura ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Horretaz gain, ondare hori atzerriratu eta espoliatu ez dadin, irailaren 26ko 3068/1980 Errege Dekretuz, Estatuak ezarri zituen arauak eta obligazioak ere bereganatu zituen.

Hain zuzen ere, eskumen horretaz baliatuz, onartu zen Euskal kultur ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura ondasunak deklaratzeko jardunbidea ezartzen duena.

Sestaoko Bizkaiko Labe Garaien 1. Labe Garaiak historia, teknologia, ikonografia, paisaia eta giza arloan izan duen garrantzia ikusirik, eta Kultura Ondare Zentruko Zerbitzu Teknikoek egindako erabaki proposamena kontutan izanik, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaien 1. Labe Garaia Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, Erabaki honen I. Eranskinean agertzen den mugapenaren arabera eta II. Eranskinean agertzen den bere deskribapena aintzakotzat hartuz, bere elementuenarekin batera.

Sestaoko Bizkaiko Labe Garaien 1. Labe Garaia Kultura ondasun gisa, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera emateak zera dakar ondoriotzat: Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legeak sailkatutako ondasunentzat ezarritako babes erregimena behin-behingo izaeraz aplikatzea.

Bigarrena.– Sestaoko (Bizkaia) Bizkaiko Labe Garaien 1. Labe Garaia Kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzeko espedientea dela eta interesdunari entzuteko eta jendaurrean jartzeko epea irekitzea, bidezkotzat jotzen diren arrazoibideak egin eta agiriak aurkeztu ahal izateko hogei eguneko epea emanaz behin Euskal Herriako Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Lege Jaurbidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 84. eta 86. ataletan xedatutakoaren arabera. Euskal Kultur Ondarearen Zentruan egongo da aztergai espedientea, Duque de Wellington 2, beheko solairua, Vitoria-Gasteiz, helbidean.

Hirugarrena.– Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat etorriz.

Laugarrena.– Erabaki honen berri ematea interesdunei, Sestaoko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari.

Bosgarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko irailaren 9a.

<FONT FACE="Garamond 3" Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSE M.ª AGIRRE ESKISABEL.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

II. ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" DESKRIBAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 1848. urtean Boluetako Santa Ana Lantegian lehena piztu zenetik, Labe Garaiek, zalantzarik gabe, gure paisaiaren profila osatu dute. Bilboko ibaiaren industria-paisaia jarduera siderurgikoa egoteak zehaztu du, eta ondorioz, jarduera hau definitzen duten erreferentzia nagusiak, bere berezko irudia galdu gabe ordezkatuz eta eguneratuz joan direnak.

Sestaon, Benedictaren dartsena eta Nerbioi ibaian kokaturiko lursailetan, egun, «Acería Compacta» berriaren instalakuntzak eta aurreko siderurgia jadueraren aztarnak, bata bestearen oinordekoa baita, elkartzen dira. Beren irudi ikusgarriagatik, bereizgarritasunengatik eta produkzio-jarduera honetan izandako garrantzia dela eta, ikatzezko Labe Garai zaharrak nabarmendu egiten dira, eta, horregatik, hauen lekuko bat gorde nahi da.

Hautatutako Labe Garaia, 1. zenbakiduna, lanerako plataforma artifizial batean kokatzen da, trenbidearen ondoan, zeina Iberiaren arrapalaren azpitik igarotzen baita. GHH enpresa alemaniarrak eraikitako 1 eta 2 zenbakidun labe berriak kokatzeko aukeratutako lekuan, lehendik lau labek osatutako esparrua berrerabiltzen da.

Ardatz bertikala duen instalakuntza bat da. Labe jarraitua duen material erregaitzez eginiko kupela du, soldaturiko txapaz eginiko koraza batez hornitua kanpoko aldetik, zeinak bere egitura osatzen baitu. Instalakuntzaren altuera osoa 80 m-koa da eta okupazio ertainaren diametroa 18 m-koa. Labeak bere funtzionamendurako beharrezko diren elementu laguntzaile batzuk ere baditu, mugapenean hauek sartu direlarik: hiru berogailuak, gas biltzailea bere garbiketa sistemarekin batera eta galdaldi nabea.

Instalakuntza hau definitzen duten ezaugarri tekniko nagusiak hauek dira: habe borobil edo amorde baten gainean sostengatzea, 6 m-ko diametroko arragoa, 25 m-ko barne altuera erabilgarria duen 720 m.3-ko barne bolumena, eta bere barruan banaketa hobetzeko McKee motako irensle biratzaileak.

Berogailuak tiro indartuzkoak dira, 15.000 m.2-ko berotzeko azalera dutela. Labeak sortutako gasak irteera hodietan hartzen dira, zeinak binaka kokaturik baitaude eta kolektorera joaten baitira bere garbiketa lehorra burutuz, hauek berogailuak berotzeko erabiliz eta puzgailuak martxan jartzeko. Galdaldi nabean, non sarra eta arrabioa jasotzen baitziren, neumatikozko zulagailu bat eta argi indarrezko kanoi bat kokatzen dira, zeinak hoditeriaren irekitze eta itxitze bezala erabiltzen baitziren.


Azterketa dokumentala