Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 1998ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
4131

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">ERABAKIA, 1998ko uztailaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, herri-administrazioarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerketa sustatzearren bost diru-laguntza emateko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten duena.

Administrazio-ihardunbideen plangintza ona egiteko ezinbestekoa da herri-administrazioa aztertu eta ikertzea.

Uztailaren 27ko 16/1983 Legearen bidez eman zaio IVAP-HAEEri administrazio-zientziaz ikertu eta zabaltzeko aginpidea, baita Euskadiko administrazioetan ikerlanen ondoriozko emaitzak ezartzeko aginpidea ere.

Deialdi honen helburua ikerketa-arlo hori suspertzea da eta, burutuko diren lanen bitartez, Euskadiko herri-administrazioen eraginkortasuna areagotzea.

Ondorioz, herri-administrazioarekin zerikusia duten gai jakin batzuei buruzko ikerlanak egiteko bost diru-laguntzatarako deialdia zabaltzen da.

Hori horrela, honako hau

<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Atal bakarra.– Bost diru-laguntzatarako deialdia egitea, ikerlanak burutzeko, erabaki honen eraskinean agertzen diren oinarri-arauen arabera.

<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 29a.

<FONT FACE="Garamond 3" Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

<FONT FACE="Garamond 3" JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>

ERANSKINA

<FONT FACE="Garamond 3" HERRI ADMINISTRAZIOAREKIN ZERIKUSIA

DUTEN GAI BATZUEI BURUZKO IKERLANAK

BURUTZEARREN BOST DIRU-LAGUNTZATARAKO DEIALDIA EGITEN DUEN ERABAKIARENA

OINARRI-ARAUAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehendabizikoa.– Deialdi honen helburua bost diru-laguntza ematea da, herri-administrazioarekin zerikusia duten gai batzuei buruzko ikerlanak egitearren. Diru-laguntza horiek Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu.

Bigarrena.– Diru-laguntzak jasotzen dituztenek beraiek aukeratutako gairen bati buruzko ikerlana garatu beharko dute. Ikerlanaren gaiak Administrazio Publiko, Zuzenbide Publiko edo Administrazio Zientziaren inguruan izan behar du.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak eskatu ahal izateko hurrengo baldintza hauek bete behar dira:

a) Administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomi Elkartean izatea.

b) Soziologia eta Politika, Zuzenbidea, Historia, Ekonomia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako goi-mailako unibertsitate-tituluduna izatea.

Laugarrena.– Hamabi hilabeteko epean laguntza esleitzen denetik hasita, laguntzagai diren ikerlanak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu beharko dira.

Bosgarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arabera, laguntza hauen jasotzaileen betebeharrak honako hauek izango dira:

a) Dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran egon.

b) Dirulaguntza ematen duen erakundeari frogatu behar dio eskatzen diren beharkizunak eta baldintzak bete direla eta jarduera egin dela.

c) Erakunde emailearen egiaztatze-jarduketen esanetara egon behar da. Halaber, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren kontura jasotzen diren laguntza eta dirulaguntzei dagokienez, ekonomi Kontroletarako Bulegoak egiten dituen kontrol-jarduketen esanetara egon behar du, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoenetara ere.

d) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio bestelako dirulaguntzak, laguntzak, dirusarrerak edo baliabideak lortu dituztela helburu berberako, edozein dela ere administrazio edo erakunde (publiko zein pribatu) emailea.

e) Erakunde emaileari jakinarazi behar dio dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren arrazoietako edozein, bai objetiboki, bai subjetiboki, aldatu dela.

Seigarrena.– Diru-laguntza bakoitza seiehun mila (600.000) pezetakoa da eta bi zatitan ordainduko dira.

Ikerlana aurrera eraman ahal izateko, lehenengo ordainketa, berrehun mila (200.000) pezetakoa, laguntza esleitzearekin batera egingo da.

Bigarren ordainketa, laurehun mila (400.000) pezetakoa, ikerlana burutua aurkeztu eta gero gauzatuko da.

Zazpigarrena.– Aipaturiko laguntzak ez dakar inolako kontratu-loturarik Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta jasotzailearen artean.

Era berean, ekintza berbera burutzeko beste edozein beka edo laguntzarekin baterezina izango da.

Zortzigarrena.– Diru-laguntza horiek eskuratzeko eskari-orriak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundean aurkeztu behar dira, helbide hauetako edozeinetan:

a) Welintongo Dukea, 2. 01010 Vitoria-Gasteiz.

b) Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbao.

c) Prim 7. 20006 Donostia-San Sebastián.

d) Unibertsitatea z/g. 20560 Oñati (Gipuzkoa).

Halaber, Herri Administrazioen Araubideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aipaturiko edozein eratara aurkez daitezke eskabideak.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita berezko hogeita hamabi eguneko epea zabalduko da eskabideak aurkezteko.

Bederatzigarrena.– Eskari-orriekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) «Curriculum vitae»a, ikasketa, merezimendu, lan eta argitalpen zientifikoen azalpena duela. Merezimenduak, aintzat hartu ahal izateko, behar bezala frogatu behar dira.

b) Diru-laguntzaren epearen barruan burutu nahi den ikerlanari buruzko xehetasunezko txostena, gehienez ere 20 orrikoa. Txosten horretan agertu behar dira proposatzen den ikerlanaren gai zehatza zein den eta baita hori aurrera eramateko erabiliko den metodologia ere.

c) ENAren fotokopia.

d) Unibertsitate-titulua eta ikasketa-espedientea.

e) Euskal Autonomi Elkarteko edozein udalerritako errolda-egiaztagiria.

Hamargarrena.– Aurkezturiko proiektuak helburuari ondo egokitzen zaizkion ala ez hartuko da kontuan, baita proiektuak egokiro burutuko direla ziurtatzen duten bermeak ere. Esleipen-lehiaketaren baremoa honako hau da:

a) Ikerlanaren proiektua: 50 puntu.

b) Ikasketa-espedientea: 10 puntu.

c) Aukeratutako ikerketa arloan lan eta prestakuntzako esperientzia: 10 puntu.

d) Argitalpenak, irakaskuntza edo ikastaroak ematea: 10 puntu.

e) Euskaraz jakitea: 10 puntu.

f) Bestelako prestakuntza, aukeratutako ikerketa arloarekin erlazionaturik (biltzar, ihardunaldi edo mintegietara joatea; euskara ez beste edozein hizkuntza jakitea): 10 puntu.

Oinarri-arau honetako a) idazatian 25 puntu baino lortu ez dutenei ezin izango zaie diru-laguntza eman.

Merezimenduak hobeki balioesteko egokitzat jotzen bada, elkarrizketa egin ahal izango zaie hautagaiei.

Hamaikagarrena.– Diru-laguntzak 1998ko abenduaren 31 baino lehen esleituko dira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki bidez. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den erabaki horretan hautaturiko ikerlan-proiektuen zerrenda jasoko da.

Hamabigarrena.– Laguntza onartzeak deialdi honen oinarri-arauetan ezarritako baldintzak onartu beharra dakarkio jasotzaileari eta baita, ikerlanaren jarraipenari begira, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak har litzakeen erabakiak onartu beharra ere.

Arau horiek ez betetzeak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antola-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan ohartemandako ondorioak ekarriko ditu bere baitan, dagokion espedientea izapidetu ondoren

Hamahirugarrena.– Laguntzari uko eginez gero, idatziz jakinarazi behar da. Idazki hori aurkeztu eta berehala galduko dira ekonomi eskubide guztiak eta, zehazkiago, uko egiten den garaiko sei-hilabeteari dagozkionak; halaber, uko egitearen data arte egindako ikerketaren edukia aurkeztu beharko da.

Hamalaugarrena.– Deialdi honi dagokionez berariazko erabakirik hartzen ez bada, eskaria gaitzetsi dela ulertu behar da. Hamabosgarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren erabaki honen aurka, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz geroztik hasita, lehen aipaturiko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta hurrengo atalei jarraiki.


Azterketa dokumentala