
169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Aguraingo Udala
4023
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, Aguraingo hilerria handiagotzeko behar diren lurren desjabetza-espedienteari hasiera emateari buruzkoa.
Honako hau onartu zuen Aguraingo Udalak 1998ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran:
1.– Aguraingo hilerria handiagotzeko behar diren lurren desjabetza-espedienteari hasiera ematea, Aguraingo udalerria antolatzeko arau subsidiarioetan esaten denaren arabera.
2.– TEETeko 94. atalean eta LEF delakoko 10.ean xedatzen direnei jarraituaz, lur hauek herri-onurako eta interes sozialeko deklaratzea eta bai boroiek okupatu beharra ere.
3.– Espedientearen eraginpean jausten direnen zerrendari hasierako onarpena ematea. Nahitaezko Desjabetzei buruzko Legeko 18. atalean eta horri buruzko Erregelamenduko 17. atalean xedatzen denaren arabera, 15 egunez jendaurrean jarriko da espedientea eta, horretarako, udaletxeko iragarkien taulan ikusgai jarri eta ALHAOn argitaratu egingo da. Interesatu bakoitzari emango zaio honen berri, zerrenda argitara ematerakoan agian egin diren akatsak zuzendu ahal izateko edo, forma edo fondo mailako arrazoiak direla medio, ondasunak eta eskubideak okupatzearen edo erabiltzearen kontra alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Ondasunen deskripzio materiala edo legala egiterakoan agian gauzatu diren akatsak zuzendu ahal izateko, edozein pertsonek, nahiz naturalak, nahiz juridikoak, bidezkotzat jotako aurrekinak edo erreferentziak aurkeztu ahal izango ditu.
Erreklamaziorik ez aurkeztea gertatuz gero, behin-betiko onartutakotzat joko da ondasunen zerrenda zehatza eta jabegokentze-espedientea hasitakotzat. Interesatuei gonbidapena egiten zaie, elkar bat etorriaz eta Udalaren aurrekontuen kargura lurrak erosteko bideak irekiko dituen prezioaren proposamena egin dezaten. Horretarako balorazio-irizpideak, ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzako Errege Dekretuan, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze-Legean eta horri buruzko 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduan finkatutakoak izango dira.
ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" HARTUKO DIREN ONDASUNEN ZERRENDA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> POLIG. LURZAT. JABEA ZERTARAKOA AZALERA
51 761 Félix García de Andoain Echeverría Hirilurra 3.217 m/.2
51 762 Miguel Garagalza Pérez
M.ª Felisa Garagalza Pérez
Lourdes Garagalza Pérez
M.ª Mercedes Garagalza Arrizabalaga
Luis José Garagalza Arrizabalaga
Ana Garagalza Arrizabalaga Hirilurra 9.772 m/.2
Agurain, 1998ko abuztuaren 3a.
<FONT FACE="Garamond 3" Alkatea,
<FONT FACE="Garamond 3" IGNACIO MARÍA BERAZA ZUFIAUR.
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
RSS