Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4020

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, Markinezko Alde Zaharra Zaharberritzeko Egitasmo Bereziaren espedienteari buruz 1998ko uztailaren 30ean 564 zenbakiz hartutako Foru Aginduarena.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko diputatuak emandako foru aginduaren xedapen zatiak honela dio:

«Lehenengoa.– Markinezko Alde Zaharra Zaharberritzeko Egitasmo Berezia behin betirako onartzea, honako zuzenketa hauek sartuz:

A.– I Taldeko eraikinen eraiketa unitateen fitxetan, honako hau dioenean: «Aplikaziorako ordenantza: ORE», honako hau esan behar du «Aplikaziorako ordenantza: ONE».

B.– I taldeko eraikinak eta derrigorrez zaindu behar diren II taldeko elementuak guztiz edo alde batean lurreratzeko aukera kendu egingo da azalpen- eta frogatze-memoriako 4.7.3.A.2 idazatitik.

Bigarrena.– Hutsuneok ez dira behinenezkotzat jotzen. Beraz, zuzendu ostean Foru Aldundiari bidaliko zaio espedientea, berorren exekutorietatea agintzeko, eginbideetan sartzeko eta argitaratzeko; eta guzti hori, jendaurrera berriro atera barik.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau.

Administrazioaren bidean behin betikoa den erabaki honen aurka administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. Guzti hori, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109c atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenaren Legeko 37. eta 58. ataletan xedatutakoaren arabera. Kode Zibilaren 5. atalean jasotakoarekin bat etorriz zenbatuko da epea. Hori horrela izanik ere, doakionak, bidezkotzat jo dezan beste edozein eratako errekurtsoa aurkez dezake.

30/1992 Lege horretako 110.3 atalean agindutakoari jarraituz, halaber, foru agindu honen aurka Administrazioarekiko Auzitarako errekurtsoa aurkezten bada, agindua eman duen organoari eman beharko zaio, aldez aurretik, horren berri.

<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

<FONT FACE="Garamond 3" AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala