Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4019

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, Aguraingo ordezko arauak aldatzeko testu bateratuaren espedienteari buruz 1998ko uztailaren 29an 556 zenbakiz hartutako Foru Aginduarena, Aguraingo industria-guneari dagokiona hain zuzen ere.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko diputatuak emandako foru aginduaren xedapen zatiak honela dio:

«Lehenengoa.– Aguraingo Planeamenduari buruzko ordezko arauak aldatzeko espedientean Aguraingo Udalak aurkeztutako testu bateratua ez onartzea. Aldaketa horretan Aguraingo industria–gunea handitzea eta birsailkatzea eskatzen da. Eta ez da onartzen, aldaketa hori behin betirako onartzen zuen otsailaren 13ko 93/1998 zenbakiko Foru Aginduan jarritako baldintza betetzen ez delako.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau».

Administrazioaren bidean behin betikoa den erabaki honen aurka administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. Guzti hori, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109c atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenaren Legeko 37. eta 58. ataletan xedatutakoaren arabera. Kode Zibilaren 5. atalean jasotakoarekin bat etorriz zenbatuko da epea. Hori horrela izanik ere, doakionak, bidezkotzat jo dezan beste edozein eratako errekurtsoa aurkez dezake.

30/1992 Lege horretako 110.3 atalean agindutakoari jarraituz, halaber, foru agindu honen aurka Administrazioarekiko Auzitarako errekurtsoa aurkezten bada, agindua eman duen organoari eman beharko zaio, aldez aurretik, horren berri.

<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

<FONT FACE="Garamond 3" AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala