Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
4018

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, Elciegoko Udalaren ordezko arauen 2 zenbakiko aldaketa espedienteari buruz 1998ko uztailaren 27an 540 zenbakiz hartutako Foru Aginduarena. Artisautzako upelategien 1-2 Industria-alorrari, nekazaritzako AU-industria alorrari eta hirigarria ez den lurreko hainbat hiri-parametrori buruzkoak dira aldaketok.

Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiroko Sailak emandako foru aginduaren xedapen zatia argitaratzen da ondoren:

«Lehenengoa.– Eltziegoko Planeamenduko ordezko arauak bigarrengoz aldatzeko espedientea behin betirako onartzea, hain zuzen ere, hirigarria ez den lurrean etxebizitzak eraiki ahal izateko nahitaez atxiki behar den lurzatiari eta azalerari dagokionez.

Bigarrena.– Eltziegoko Planeamenduko ordezko arauak bigarrengoz aldatzeko espedientea behin betirako onartzea, hain zuzen ere, I-2 aldean egoitzatarako erabilerei dagokienez; honako aldaketa hauek egingo dira:

A.– Artisautzako upelategien 1-2 Industria-alorreko eraiki gabeko aldean, erabaki honen I. eranskinean zehaztutakoan, barne eraldaketarako egitasmoa berezi baten erredakzioa exigitzea.

B.– Xehetasunezko kalifikazioari buruzko planoa aurkeztea adierazitako I-2 aldeko enparatuetan.

C.– Familia bakar batentzako edo birentzako etxebizitza isolatuen egoitzatarako erabilera galeraztea I-2 alor osoan.

Hirugarrena.– Eltziegoko Planeamenduko ordezko arauak bigarrenengoz aldatzeko espedientea behin betirako ez onartzea, hain zuzen ere, AU-nekazaritza-industria aldea hiri-lurtzat sailkatzeari dagokionez.

Laugarrena.– Egin behar diren aldaketak ez dira behinenekotzat jotzen. Beraz, udalak zuzendu ostean, Foru Aldundiari bidaliko zaio berriro espedientea, behin betiko onarpena eman diezaion.

Bosgarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki hau».

Administrazioaren bidean behin betikoa den erabaki honen aurka administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barruan. Guzti hori, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109c atalean eta Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenaren Legeko 37. eta 58. ataletan xedatutakoaren arabera. Kode Zibilaren 5. atalean jasotakoarekin bat etorriz zenbatuko da epea. Hori horrela izanik ere, doakionak, bidezkotzat jo dezan beste edozein eratako errekurtsoa aurkez dezake.

30/1992 Lege horretako 110.3 atalean agindutakoari jarraituz, halaber, foru agindu honen aurka Administrazioarekiko Auzitarako errekurtsoa aurkeztuz gero, agindua eman duen organoari eman beharko zaio, aldez aurretik, horren berri.

<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,

<FONT FACE="Garamond 3" AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala