
169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
4017
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, 538 Foru Aginduarena, 1998ko uztailaren 27koa, «Las Huertas» lur urbanizagarriaren sektorearen sailkapena kentzeari dagokionez, Laguardiako Udalerriko planeamenduko ordezko arauak aldatzeko espedienteari buruzkoa.
Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatuak foru agindu bat eman du. Hona hemen foru agindu horren xedapen zatia:
«Lehenengoa.– «Las Huertas» lur urbanizagarriaren sektorearen sailkapena kentzeari dagokionez, Laguardiako Udalerriko planeamenduko ordezko arauak aldatzeko espedientearen behin betiko onarpena ukatzea.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean. Horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa —egokitzat jotako beste edozeinez gainera— aurkeztu ahalko zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, argitaratzen denetik hasi eta hilabete biko epean. Hala agintzen da Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 37. eta 58. atalen ildotik. Epea Kode Zibilaren 5. atalaren arabera zenbatuko da.
30/1992 Legearen 110.3 atalean agindutakoari jarraituz, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, aipatu agindua eman duen organoa jakinaren gainean jarri beharko da aurretik.
<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,
<FONT FACE="Garamond 3" AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
RSS