
169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
4015
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, 536 Foru Aginduarena, 1998ko uztailaren 27koa, gune sekundarioen hiri lurreko eraikigarritasun-parametroei buruz, Laguardiako Udalaren Ordezko Arauak aldatzeko espedienteari dagokiona.
Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatuak foru agindu bat eman du gaur. Hona hemen foru agindu horren xedapen zatia:
«Lehenengoa.– Laguardiako Udalaren Ordezko Arauak aldatzeko espedientea behin betiko onartzea. 193. atalari buruzkoa da, 5. ordanantza: gune sekundarioak; egoitzetarako ez diren erabilera baimenduen eraikigarritasun-parametroa 0,80 m.2t/m.2s-koa jartzeko da.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki hau behin betikoa da administrazio bidean. Horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa –egokitzat jotako beste edozeinez gainera– aurkeztu ahalko zaio Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, argitaratzen denetik hasi eta hilabete biko epean. Hala agintzen da Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko 30/1992 Legearen 109 c atalean, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 37. eta 58. atalen ildotik. Epea Kode Zibilaren 5. atalaren arabera zenbatuko da.
30/1992 Legearen 110.3 atalean agindutakoari jarraituz, foru agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, aipatu agindua eman duen organoa jakinaren gainean jarri beharko da aurretik.
<FONT FACE="Garamond 3" Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro diputatua,
<FONT FACE="Garamond 3" AVELINO FDEZ. DE QUINCOCES MENDIETA. <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
RSS