Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
4014

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">IRAGARPENA, ondorengo zigor-espedienteetako errekurtso arruntari erantzunez hartutako erabakia jakinarazteko dena.

Bidezaingo, zirkulazio eta bide segurtasun arloko indarrean dagoen legeria hausteagatik, ondoren datozen zigor-espedienteetako errekurtso arruntari erantzunez hartutako erabakia doakionari jakinaraztea lortu ez denez, iragarpen honen bidez jakinarazten zaio, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 legearen 59.4 eta 61 ataletan ezarritakoaren arabera, (1992ko azaroaren 27ko EBO, 285 zk.).

Hori guztia argitara ematen da, doakion bakoitzak horren berri izan dezan, ondorengo ohartarazpen eta guzti:

Lehenengoa.– Errekurtso honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka bi hilabeteko epearen barruan administrazioarekiko auzierrekurtsoa jartzeko aukera izango du Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiaren dagokion salan, Herri Administrazio Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazioen Jardunbideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko legeari jarraiki.

Bigarrena.– Isuna esku-dirutan ordaindu ahal izango du Bidezaingo Lurralde Ordezkaritzan, edo posta-igorpenez espediente zenbakia, matrikula eta salaketa-data jarrita.

Hirugarrena.– Arau-hauste larriak edo oso larriak direnean isuna bera eta aldi baterako gidatzeko agiria kentzea batera joan daitezke.

Legeria aplikatuaren nomenklatura (1) —

L 339/90 Legegintzako Errege Dekretua

X Zirkulazio Kodearekin (34-9-25eko D.) loturik dagoen 339/90 LED.

C Zirkulazio Kodea (34-9-25eko D.)

D 1753/84ko E.D.-arekin loturik dagoen 339/90 LED.

O 2641/86 Errege Dekretua

R 339/90 LED.-arekin loturik dagoen 13/92 Errege Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 1998eko abuztuaren 21a.

<FONT FACE="Garamond 3" Herrizaingo sailburuordea,

<FONT FACE="Garamond 3" XABIER AGUIRRE LOPEZ.


Azterketa dokumentala