Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Durangoko Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
4011

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">EDIKTUA, 312/96 hoben-judizioari dagokiona.

Nik, José Luis Amor Sanz jaunak, Argibideetarako Durangoko 1. Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

<FONT FACE="Garamond 3" FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> 312/96 hoben-judizioan epai hau eman dela; idazpuruak eta xedapen zatiak hau diote:

60 ZK. DUEN EPAIA

Durangon (Bizkaia), mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren hogeita lauan.

Nik, Esther González Rodríguez andreak, argibideetarako epaileak, 312/96 hoben-judizioko autoei dagokienez (alderdiak Aranzazu Uria Ayesta andrea —salatzailea— eta Mohamed Herieche eta Kamel Loubes —salatuak— dira; hemen aipatzen diren gainerako datuak autoetan daude), konstituzioak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta erregearen izenean, epai hau eman dut. <FONT FACE="Garamond 3" ZUZENBIDEKO OINARRIAK

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehenengoa.– Probatutzat eman diren egintzek ebasketa hoben bat sorrarazi dute. Hoben hori indarrean den Kode Penalaren 623.1 atalean jasota eta zigortuta dago; gradua saialdia da (aipatutakoaren 15. eta 16. atalak); egileak Mohamed Mericha eta Kamel Loubes dira. Judizioan egindako probetan frogatuta geratu da —Fernando Eguidazu Villalta jaunaren testigantza, zeina haiei jarraika hasi baitzen baimendurik gabeko irteera batetik atera nahian ikusi zituenean—, ezen, salatuek, ordaindu gabe, erreminten kaxa bi zeramatzatela erropen azpian eta gero Aramotz auzoko 15. atartean utzi zituztela —hortxe aurkitu ziren— ihes egin zutenean, Maxi-Eroski dendako sailtzaileek atzeman eta gero. Ebatsi nahi izan zituzten gauzon balioa 41.320 PTAkoa da.

Beraz, ebasketa egiteko saioaren elementu guztiak ikus daitezke, hau da: besteren gauza higigarriak irabazi-asmoaz hartzea, pertsonekiko indarkeria nahiz larderiarik gabe eta gauzekiko indarrik gabe; ebatsitakoaren balioa ez da 50.000 PTAtik gorakoa.

Bigarrena.– Hoben horren erantzule kriminal, egile direnez, Mohamed Herieche eta Kamel Loubes dira, borondatez eta zuzenean egin dituzten egintzengatik (Kode Penaleko 10., 27., 28. eta 19. atalak).

Hirugarrena.– Delitu edo hoben baten erantzule kriminal oro erantzule zibil ere baden arren (Kode Penaleko 116 atala eta hurrengoak), kasu honetan ez da pronuntziamendurik egingo erantzukizun zibilaren gainean, alderdietako batek ere ez du-eta halako eskaerarik egin.

Laugarrena.– Kostuak Legeak ezartzen dizkio hoben baten erantzule kriminal denari (aipatu legeko 123. atala).

Aipatu diren atalak eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren gainerakoak ikusita, hona

<FONT FACE="Garamond 3" EPAITZA

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Mohamed Herieche eta Kamel Soubes jaunei, Kode Penaleko 623.1. atalean jasotako eta zigortutako hobenaren egile diren aldetik, zigor hau jarri diet: bakoitzari 4 asteburuko atzipena eta prozesuan sortu diren kostuen ordaintzea.

Erabaki hau ez da irmoa; horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Bilbaoko Entzutegi Probintzialari, jakinarazten denetik hasi eta bost eguneko epean.

Hala, epai hau eman, agindu eta izenpetu egiten dut.

Eta jasota geratzeko, epaia Mohamed Herieche eta Kamel Loubes jaunei jakinarazteko —leku ezezagunean baitaude— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ediktu hau eman dut Durangon (Bizkaia), mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren hogeita lauan.

<FONT FACE="Garamond 3" IDAZKARIA.

<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>


Azterketa dokumentala