
169. zk., 1998ko irailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Herrizaingoa
4005
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">ERABAKIA, 1998ko uztailaren 20koa, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariarena, Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko frogetarako deia egiten duena.
Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak (martxoaren 6ko EHAA, 45.zk.), 15.1.b atalean ezartzen duenez, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak, aldizka, Ertzainek Hizkuntza Eskakizunak egiaztatu ahal izateko frogak egiteko deia zabaldu behar du, eta horren ondorioz,
<FONT FACE="Garamond 3" ERABAKI DUT:
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Lehen atala.– Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearren Euskara frogak egiteko deialdia onartzea, Erabaki honen I . Eranskinean agertzen diren oinarrien arabera.
Bigarren atala.– Errekurtsoak.
Deialdi honen, bere oinarrien eta berauetatik, Epaimahaiaren eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren eginbideetatik sor litezkeen administrazio ekintza guztien kontra, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko legeak ezartzen dituen epe eta moduetan jo ahal izango da.
<FONT FACE="Garamond 3" GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko Hirugarren Xedapen Iragankorrean aurreikusitakoa betetzearren, EGA eta baliokide jabe diren Ertzainei Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu egingo zaiela esaten duena, hain zuzen ere, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak ofizioz egingo du egiaztapena, orain agiritegietan eta erregistroetan dituen egiaztagirien arabera. Hau guztia, aipatu Xedapen Iragankorrak ezarritako bideak erabiliz, geroago ere aurkeztu ahal izango diren egiaztagirien kaltetan izan gabe.
Aurreko parrafoan azaltzen den bidea erabiliz I. Hizkuntza Eskakizuna aitortuko zaien Ertzainen zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-taulan agertuko da.
<FONT FACE="Garamond 3" AZKEN XEDAPENA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Arkaute, 1998ko uztailaren 20a.
<FONT FACE="Garamond 3" Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
<FONT FACE="Garamond 3" JON ETXEBARRIA ORUE.
<FONT FACE="Garamond 3"
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>
I. ERANSKINA
<FONT FACE="Garamond 3" ERTZAINTZAREN I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO FROGETARAKO DEIALDIAREN ERABAKIARENA
OINARRIAK
I. ATALBURUA
DEIALDIAREN EREMU ETA XEDEA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> Lehena.– Deialdiaren xedea.
Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzearen Euskara frogak egiteko deialdia egingo da. Horren edukia otsailaren 24ko 30/1998ko Dekretuaren Eranskinean dago.
Bigarrena.– Aplikazio eremua.
1.– Ertzaintzako karrerako funtzionarioek har dezakete parte horrelako frogetan, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren aplikazio eremuaren barrukoak badira.
2.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, 1996ko abuztuaren 2ko Erabakiaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionentzako Hizkuntza gaitasuna hobetzeko ikastaroetarako deialdia egin zuen. Erabaki horretako Hamairugarren Oinarriaren arabera, deialdiaren bidez ikastaroetan parte hartu ondoren mailarik altuena lortu duten guztiek, aurretik oinarri hauen arabera dagozkien frogak eginda izanda ere, derrigorrez parte hartu beharko dute orain deialdi honen bidez egingo diren frogetan.
<FONT FACE="Garamond 3"
II. ATALBURUA
ERTZAINTZAREN I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA EGIAZTATZEKO FROGAK
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Hirugarrena.– Frogak.
Frogetan zenbait ariketa egin behar, izan da, eta horien helburua azterketariek duten Euskararen ezagupena neurtzea izango da. Frogetan kontutan hartuko dira otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuko hizkuntza gaitasunak, eta halaber, bat etorriko dira Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak ezarritakoarekin.
Laugarrena.– Frogek bi zati izango dituzte.
Lehen zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako froga idatzia izango da. Horren bidez hizkuntzaren ulermena eta erbileraren egokitasuna neurtuko dira. Froga honek gehienez 100 puntu izango ditu eta gainditu ahal izateko gutxienez 75 puntu atera beharko dira. Lehen zatia gainditzen ez duenak ezin izango du bigarren zatian parte hartu.
Bigarren zatia.– Epaimahai Kalifikatzaileak erabakitako ahozkoaren ulermena, irakurritakoaren ulermena, mintzamena eta idazmena nerutzeko ariketak izango dira. Froga bakoitza «gai» edo «ez gai» baloratuko da. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ahal izateko, azterketariek zati honek dituen atal guztiak egin beharko dituzte, eta atal horietan guztietan «gai» emaitza lortu beharko dute. Azken emaitza orokorra «ez gai» denean, edozein ataletan lortutako «gai» emaitzek ez dute inolako baliorik izango.
Bosgarrena.– Bigarren zatiko frogak egin ahal izateko, aurkeztuko direnek lehen zatiko froga gainditu beharko dute. Hala ere, ez dute egin behar izango lehen zatiko froga, zuzenenan bigarren zatiko frogak egingo dituzte, honako kasu hauetan:
a) 2. puntuko Bigarren Oinarrian adierazita dagoen Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.
b) 1997ko azaroaren 24ko eta 1997ko irailaren 11ko Erabakietan ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatze prozesuetan parte hartu dutenek, Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatzen dituen ikastaroetan urratzik altuena gainditu zutelako, Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu gabe duten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.
c) 1997ko azaroaren 24ko eta 1997ko irailaren 11ko Erabakietan ezarritakoaren arabera, Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatze prozesuetan parte hartu zutenek, deialdian aurreikusitako lehen zatiko froga gainditu zutenek, baina Hizkuntza Eskakizuna egiaztatu ez zuten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek.
<FONT FACE="Garamond 3"
III. ATALBURUA
PROZEDURA
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Seigarrena.– Eskabideak.
1.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten guztiek Erabaki honen II. Eranskinean ageri den eskabide-orria bete beharko dute eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari bidali.
2.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatutako ikastaroetan urratzik altuena gainditu zuten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek ez dute eskabide-orria bete baharrik, Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko, 1997ko azaroaren 24ko Erabakiaren arabera deitutako prozesua eta gero.
3.– Eskabideak aurkezteko epea Erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita, 15 egun naturalekoa izango da.
4.– Eskabideak aurkeztu ahal izango dira zuzenenan Euskal Herriko Polizia Ikastegian (Gasteiz-Irun errepidea, 5.km., 01192 Arkaute- Araba), edo azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legearen 38.4 atalean ezarritako beste edozein bide erabiliz.
Zazpigarrena.– Frogetara onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zunzendariak ebatziko du lehen zatiko eta bigarren zatiko frogetan onartutako eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda hau Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da.
Zortzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamazioak.
Onartu eta bazter utzitako behin-behineko zerrenda Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratzen den biharamunetik aurrera, 7 egun naturaleko epea izango dute interesatuek, egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko. Aipatutako erreklamazioak, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariari zuzenduko zaizkio.
Bederatzigarrena.– Onartu eta bazter utzitakoen behin-betiko zerrenda.
1.– Aurreko oinarriak aipatzen duen epea amaitu ondoren, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak, Erabaki baten bidez, argitaratuko du frogetan onartu eta bazter utzitako behin-betiko zerrenda. Bertan jasotako erreklamazioei dagozkien ebazpenak ere agertuko dira.
2.– Erabakia Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko da. Erabaki horretan, halaber, frogak zuzendu eta neurtuko dituen Epaimahai, lehen zatiko frogen eguna, ordua eta tokia adieraziko dira.
Lehen zatiko frogak ezin izango dira egin oinarri honetan aipatzen den Erabakiaren argitalpenaren egunetik, hurrengo 7 egun naturalak baino lehen.
3.– Ez da onartuak eta bigarren zatiko probetara deituak izan direla ulertzeko beharrezkotzak joko 2. znko Seigarren Oinarrian aipatzen diren azterketarien izenen zerrendarik argitaratzea.
Hamargarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.
1.– Frogetarako Epaimahai Kalifikatzailea berezitasun printzipioan oinarrituta izendatuko da, eta karrerako funtzionario edo langile finkoek osatuko dute. Horietarik gehienek Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko lanpostuei dagokien 4. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta izango dute.
Epaimahai Kalifikatzaile hau lehendakari eta lau bokalez osaturikoa izango da, horietariko batek idazkaritza funtzioak beteko ditu; eta, beti ere, bokaletarako bat Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen ordezkariz izango da.
2.– Epaimahaiaren iharduera organo kolegiatuen funtzionamenduaren arautegiak zuzenduko du. Dena den, Epaimahaiak egoki ikusten dituen laguntzaileak izendatu ahal izango ditu, behar dituen aholkularitza eta laguntza teknikoa jaso ditzan.
3.– Deialdiaren prozesuan dauden frogen bilakaera, erabakia eta ebaluaketa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio. Epaimahai Kalifikatzaile honek autonomia osoz jokatuko du, prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak beteko diren berriatuko du.
4.– Epaimahaikoen erabakiak Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki taulan argitaratuko dira.
Hamaikagarrena.– Frogen bilakaera.
Eskabide kopurua, Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren baliabideak eta zerbitzu beharrak kontutan hartuta, frogak egun edo leku ezberdinetan egitea erabaki ahal izango da.
Hamabigarrena.– Behin-betiko emaitzen argitarapena. 4.znko Hamargarren Oinarrian, kalterik gabe, I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatutakoen azterketarien zerrenda, bigarren zatiko frogen behin-behineko emaitzak Euskal Herriko Argintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Hamairugarrena.– Oinarri-aran hauetan aurrikusten ez diren guztietan, Ertzaintzan Euskararen Normalkuntza arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua aplikatuko da.
II. ERANSKINA
ANEXO II
<FONT FACE="Garamond 3" <FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2>Agiri hau izenpetzen duenak, Ertzaintzaren I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA lortzeko prozezuan parte hartzea eskatzen dizu zuri Jn. Txit Argi horri. Horretarako deialdia, Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariak 1998ko uztailaren 20ko Erabakian iragarri zuen eta 1998(e)ko ......(r)en ................ko EHAA ....... zenbakian, argitaratu zen. Ondorio horietarako, honako hau dio:
<FONT FACE="Garamond 3" ERTZAINTZAREN I. HIZKUNTZA ESKAKIZUNA
EGIAZTATZEKO FROGETAN PARTE HARTZEKO
ESKABIDEA 98/1
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2> El que suscribe ruega a V.I. tenga a bien considerarle aspirante para tomar parte en las pruebas de acreditación del PERFIL LINGÜÍSTICO I de la Ertzaintza, cuya convocatoria fue anunciada por Resolución de 20 de julio de 1998, del Director de la Academia de Policía del País Vasco, publicada en el BOPV n.º ...... , de ...... de .............. de 1998, haciéndose constar a dicho efecto lo siguiente:
<FONT FACE="Garamond 3" SOLICITUD PARA LA REALIZACIÓN DE PRUEBAS DE ACREDITACIÓN DEL PERFIL LINGÜÍSTICO I DE LA
ERTZAINTZA 98/1
<FONT FACE="Garamond 3" ABIZENAK / APELLIDOSIZENA / NOMBRE
ERTZAIN ZKIA. / N.º PROFESIONAL
ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:
RESPONDA A LAS SIGUIENTES CUESTIONES: BAI / SI EZ / NO
<FONT FACE="Garamond 3" SIZE=2><P ALIGN="JUSTIFY">1.– Ertzaintzaren I. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzeko frogetara
lehenengo aldiz aurkeztua: / Es la primera vez que se presenta a
procesos de acreditación del Perfil Lingüístico I de la Ertzaintza:
2.– Lehen zatia gaindituta: / Superó la primera fase:
– 97/09/11ko Erabakiaren deialdian
– del proceso convocado por Resolución de 11/09/97
– 97/11/24ko Erabakiaren deialdian
– del proceso convocado por Resolución de 24/11/97
3.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiak antolatzen dituen ikastaroetan
urratsik altunea gaindituta, baina I. Hizkuntza Eskakizuna
egiaztatu gabe: / Superó el máximo nivel de conocimiento de
Euskera en los cursos impartidos en la Academia de Policía del
País Vasco, pero no acreditó el Perfil Lingüístico I:
– 97/09/11ko Erabakiko deialdian
– en el proceso convocado por Resolución de 11/09/97
– 97/11/24ko Erabakiko deialdian
– en el proceso convocado por Resolución de 24/11/97
RSS