
152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasuna eta Herri Administrazioa
3694
LEHIAKETA. Iragarpena, Bidasoa Behereako (Gipuzkoa) hondakinuren araztegirako obren proiektua idazteko eta obrak burutzeko lanak prozedura irekiz eta lehikaketaz esleitzeko. (Esp.: KBN, C01/9/1998).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saileko Uren Zuzendaritza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espediente zenbakia: C01/0/1998.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Bidasoa Behereako (Gipuzkoa) hondakin–uren araztegirako obren proiektua idaztea eta obrak burutzea.
b) Loteak: ez dago loterik.
c) Gauzatzeko lekua: Hondarribia.
d) Gauzatzeko: eraikitzeko proiekua idazteko, hilabete bi (2), Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik; betiere, behin betiko fidantza jarri beharko da lehenago.
Obrak burutzeko: hogeitalau (24) hilabete, zuinketa akta egiten den egunetik hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 2.499.243.200 PTA.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: 49.984.864 PTA.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Uren Zuzendaritza. Uren Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua.
b) Helbidea: Foruen pasealekua, 1, 1.
c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián, 20005.
d) Telefonoa: 943-42.45.20.
e) Faxa: 943-42.38.10.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 1998ko irailaren 7a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: lizitatzaileek sailkapen hau izan beharko dute:
K taldea, 8. azpitaldea, E kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: pleguan azaltzen dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko irailaren 8a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi kartazal, «A» eta «B» aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan adierazten den edukiaz.
c) Aurkezteko lekua:
1.a.– Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
2.a.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, beheko solairua (Lakua II).
3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak (lehiaketa): aldaeren kopurua, baldintzak eta modalitateak betekizun teknikoen pleguan zehazten dira.
f) Behar izanez gero, eskaintzak aurkezteko gonbitea egingo zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua):
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, beheko solairua (Lakua II).
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 1998ko irailaren 9a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: pleguan azaltzen dira.
11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna (hala badagokio): 1998ko uztailaren 17a.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko abuztuaren 3a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS