Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasuna eta Herri Administrazioa
3693

LEHIAKETA. Iragarpena, Bergarako (Gipuzkoa) Ertzainetxea eraikitzeko obren kontratua esleitzeko dena. (Esp.: KBN, C01/8/1998).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C01/8/1998.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bergarako (Gipuzkoa) Ertzainetxea eraikitzeko obrak.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Bergara (Gipuzkoa).

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak): hamalau (14) hilabete; hobetzeko aukera izango dute lizitatzaileek.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 649.996.242 PTA.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Comercial Askar.

b) Helbidea: Bizkaia pasealekua, 17, behea.

c) Herria eta posta kodea: Donostia-San Sebastián - 20010.

d) Telefonoa: 943454726.

e) Faxa: 943471950.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, f kategoria.

Elekt. alt. subkontr.: I. taldea, 5. azpitaldea, e kategoria.

Elekt. baj. subkontr.: I. taldea, 6. azpitaldea, d kategoria.

Instal. mek. subkontr.: J taldea, 2. azpitaldea, d kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 1998ko irailaren 1a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi kartazal, «A» eta «B» aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehazten den edukiaz.

c) Aurkezteko lekua:

1.a.– Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2.a.– Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, beheko solairua (Lakua II).

3.a.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik nahiz beste aukerarik onartuko.

f) Behar izanez gero, eskaintzak aurkezteko gonbitea egingo zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxienezko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua):

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Wellingtongo Dukea, 2, beheko solairua (Lakua II).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 1998ko irailaren 2a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira. 12.– Iragarpena Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna (hala badagokio): ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu zuzendaria,

JON IBARRONDO ELORRIAGA.


Azterketa dokumentala