
152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3692
AGINDUA, 1998ko uztailaren 21ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, 1998ko maiatzaren 28ko agindua zuzentzen duena. Azken agindu horren bidez Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa»ren estatutuetan egindako aldaketa inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen erregistroan.
Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa»ren estatutuetan egindako aldaketaren inskripzioari buruzko 1998ko maiatzaren 28ko Aginduaren erredakzioan errakuntza bat antzeman dugu. Agindu hori 1998ko uztailaren 7ko 126 zenbakidun EHAAn argitaratu zen. Aipatutako errakuntza ondoren tartekatzen den testuaz zuzentzen da, aurrekoa baliogabe utziz.
Aurrekariak:
1.– Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa» Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan dago inskribatuta F-29 zen-bakiaz.
2.– 1998ko otsailaren 27an, Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa»ren izenean eta ordez Mikel Arrizabalaga Aizpurua jaunak aurkeztutako idazki bati eman zitzaion sarrera Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean. Idazki horren bidez, estatutuetako 24. atalean egindako aldaketa onartzeko eskatu zitzaion Fundazioen Babesletzari. Atal hori honela geratuko da:
«Fundazioak dohainez jasotzen dituen beste fundazio, elkarte, koperatiba, merkataritza sozietate zein sozietate zibila edo beste edozein motatako entitateren akzio zein partizipazio-tituluak ez ditu besterenduko; era horretan, ondare horiekin eskuratzen dituen etekinak fundazioaren helburuak betetzeko erabiliko ditu, etekinok helburu horiekin loturik daudela».
3.– Eskabide horrekin batera, Fundazioaren Gobernu Organoak 1997ko abenduaren 30ean egindako bilkuran estatutuen 24. atala aldatzeko hartutako erabakia publiko egin zuen eskritura publikoaren kopia baimendu bi aurkeztu ziren. Eskritura hori (197 protokolo zk.) fundazioak egin zuen 1998ko otsailaren 12an, Andrés M.ª Urrutia Badiola Bilbaoko Elkargoko notarioaren aurrean.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio fundazioaren estatutuetako aldaketarako espedienteari ebazpena ematea agindu-bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen 36.3 eta 40. ataletan eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuaren 7-1.a) atalean agindutakoaren arabera.
Bigarrena.– Legitimazioa daukan pertsona juridiko pribatu batek hasiarazi du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. atalean eta aldibaterako xedapenetatik le-henengoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua 62. atalean ezarritako baldintzak bete dira.
Hirugarrena.– Kultura Sailak, 1998ko maiatzaren 26an, aldeko txostena eman zuen Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa» funda-zioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko—hala eskatzen da 12/1994 Legeko 36.4. atalean eta 404/1994 Dekretuko 8-3. eta 62. ataletan—.
Lege eta arau hauek ikusi dira: indarrean dagoen Konstituzioa; Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomi Estatutua; Euskal Autonomia Erkidegoko Funda-zioei buruzko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroa eta Babeslaritza antolatu eta jardunean jartzeko arautegia onartzeko den urriaren 18ko 404/1994 Dekretua eta aplikagarri diren gainerako arau orokorrak. Ondorioz,
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sail-buruak hau ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Donostia-San Sebastiángo «Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa»ren estatutuen 24. atalean egindako aldaketa onartzea, zeina fundazioaren patronatuak erabaki baitzuen 1997ko abenduaren 30eko bileran.
Bigarrena.– Fundazio horren estatutuetan egindako aldaketa 1998ko maiatzaren 28an inskribatzea, 1998ko otsailaren 12an egindako eskritura publikoan agertzen den moduan —eskritura horrekin publiko egin atal hori aldatzeko erabakia—.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Erabaki honek administrazio bidea agortzen duenez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salari, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.
Errekurtsoa aurkezteko ezinbestekoa izango da aurretiaz organo hau jakinaren gainean jartzea, hala agintzen baita Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. atalean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 21a.
Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte
Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
RSS