Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingoa
3689

AGINDUA, 1998ko uztailaren 16koa, Herrizaingo sailburuarena, 1998ko apirilaren 20ko Aginduaren arabera Udal Larrialdi Planak errebisatu eta eguneratzeko zenbait udaletxeri emandako dirulaguntzak argitaratzeko dena.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez (EHAA, 82.zk) Udal Larrialdi Planak errebisatu eta eguneratzeko -soil-soilik horretatako- udalei emango diren dirulaguntzen berri emateko deialdia egiten da.

Agindu horretan zehaztutakoaren arabera eta Epaimahai kalifikatzailearen proposamenez

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Eraskinean ageri diren udalak bertan finkatzen den diru-kopuruaz hornitzea, aipaturiko aginduaren 8. atalean zehaztutako irizpideei jarraiki.

Bigarrena.– Dirulaguntzak apirilaren 20ko Aginduaren 13. atalean zehaztutakoaren arabera emango dira, hau da, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak planak burutu eta ikusonetsia eman ondoren. Dena den, dirulaguntzak jasotzeko urte honetako azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dituzte Larrialdi Planak.

Hirugarrena.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian Administrazioarekiko Auzitarako Salan, Agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bi hilabeteko epearen barruan.

Aipatutako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aukezteko asmoa izanez gero, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legearen 110.3 atalean aipatzen den jakinarazpena egin beharko da aurretik.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 16a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.

UDALERRIA EMANDAKO DIRULAGUNTZA

MUNICIPIO SUBVENCIÓN CONCEDIDA

Vitoria-Gasteiz 450.000 PTA

Barakaldo 450.000 PTA

Basauri 450.000 PTA

Galdakao 450.000 PTA

Leioa 450.000 PTA

Portugalete 450.000 PTA

Santurtzi 450.000 PTA

Arrasate 450.000 PTA

Eibar 450.000 PTA

Hondarribia 450.000 PTA

Irún 450.000 PTA

Rentería 450.000 PTA

Amurrio 306.000 PTA

Llodio 306.000 PTA

Valdegobia 306.000 PTA

Bermeo 306.000 PTA

Ermua 306.000 PTA

Gernika 306.000 PTA

Ondarroa 306.000 PTA

Andoain 306.000 PTA

Azkoitia 306.000 PTA

Azpeitia 306.000 PTA

Hernani 306.000 PTA

Lezo 306.000 PTA

Tolosa 306.000 PTA

Usurbil 306.000 PTA

Zumárraga 306.000 PTA

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala