
152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3688
ERABAKIA, 1998ko uztailaren 27koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, atzerrian 1998799ko ikasturtean espezializaziorako ikasketak egiteko beketarako deialdia erabakitzeko dena.
EAErentzat interesgarriak diren gaietan, atzerrian 1998/99ko ikaturtean espezializaziorako ikasketak egiteko beketarako deia egin zuen 1998ko apirilaren 7ko Aginduaren (1998ko apririlaren 23ko EHAA, 75 zk.) agindutakoa betez, eta ebaluaketa batzordeak eskabide berriei eta beka berritzeko eskabideei egindako ebaluazioak kontutan hatuta, hau
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren bekadunei beka berritzea, EAErentzat interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializaziorako ikasketak egiteko 1998/99ko ikasturtean.
Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei beka ematea, EAErentzat interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializaziorako ikasketak egiteko 1998/99ko ikasturtean.
Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren onauradunei, EAErentzat interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializaziorako ikasketak egiteko 1998/99ko ikasturtean, 1998ko apirilaren 7ko Aginduaren 8. atalean xedatzen dena bete ondoren, bekak ematea.
Laugarrena.– Beka horiendiru-zenbateko, iraunpena eta gainerako baldintzak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren araberakoak izango dira.
Bosgarrena.– Erabaki honen aurka, interesatuek errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, erabakia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 27a.
Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,
ANDER GURRUTXAGA ABAD.
RSS