Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3686

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 22koa, Hezkuntza sailburuordearena, lanbide hastapeneko modalitatean, Gizarte-garantiako programen esparruan hezkuntza- eta prestakuntza-egitasmoak garatzen dituzten irabazte xederik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko dena, 1998-99 ikasturtean zehar.

1998ko martxoaren 10eko Aginduak (1998ko apirilaren 6ko EHAA), Lanbide hastapeneko modalitatean, Gizarte-Garantiako programak bezala, hezkuntza- eta prestakuntza-egitasmoak garatzen dituzten irabazte xederik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko prozedura arautu eta irizpideak ezarri zituen.

Dei horri dagozkion eskabide espedienteak aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo atala.– Erabaki honetako I. Eranskinean adierazten diren entitateei, bertan zehazten diren taldeentzat eta adierazitako zenbatekoez laguntzak ematea.

Bigarren atala.– Lehen aipatutako martxoaren 10eko Aginduko 14.3 atalaren arabera, laguntza ematen zaieneko ikasle-taldeen kopuruak baldintzapetuko du dirulaguntza hori. 1998ko urriaren 15a baino lehen egin beharko da, eta agindu horretarako 5. eta 6. ataletan ezarritako gutxienezko baldintzak bete beharko dituzte.

Horrela ez bada, itunean jaso dadin dirulaguntzaren azken zenbatekoa, lehen adierazitako nahitaezko baldintzak betetzen dituzten talde eratuei murriztuko zaie dagokien heinean.

Hirugarren atala.– Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da. Lehengoa dirulaguntzaren %36,61 izango da eta hitzarmena sinatutakoan ordainduko da. Bigarrena kopuru guztiaren %53,39 izango da eta 1999ko ekitaldiaren hasieran ordainduko da, 16.5 eta 16.6 azpiataletan aipatutako agiriak aurkeztuz gero. Gainontzeko %10 ikasturtearen bukaeran ordainduko da, 16.7 eta 17.1 ataletan aipatutako agirirak aurkeztuz gero.

Laugarren atala.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan programa horretarako izendatutako aurrekontu-kredituak agortu direlako, II. eranskinean adierazitako eskabideak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez daiteke, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren bihararamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 22a.

Hezkuntza sailburuordea,

ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGUI.

I. ERANSKINA / ANEXO I

EMAN DIREN LAGUNTZAK / AYUDAS CONCEDIDAS

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK

ENTIDADES N.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS

– FUNDACIÓN IZAN 4 6.000.000

– RELIGIOSAS M.ª INMACULADA 1 4.450.000

– ASKAGINTZA 1 4.450.000

– LURKEMEN 1 4.450.000

– CENTRO JUVENIL M.ª AUXILIADORA 5 10.000.000

– CÁRITAS DIOCESANA 1 4.450.000

– PLAN3 MARTUTENE 1 4.450.000

– FUNDACIÓN AMETZAGAÑA 1 4.450.000

– ASOCIACIÓN DE PADRES ORTZADAR 1 4.450.000

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK

ENTIDADES N.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS

– FUNDACIÓN GIZAKIA 4 6.000.000

– PROMUS (Asoc. para la promoción del empleo de Muskiz) 2 8.900.000

– RELIGIOSAS M.ª. INMACULADA 1 4.450.000

– HERMANOS MARISTAS 1 4.450.000

– FUNDACIÓN ETORKINTZA 1 4.450.000

– RELIGIOSAS ANGÉLES CUSTODIOS 1 4.450.000 – FUNDACIÓN PEÑASCAL 4 6.500.000

– ASOCIACIÓN GAZTAROA 2 6.500.000

– ASOC. SÍNDROME DOWN 1 4.450.000

– RELIGIOSAS ADORATRICES 1 4.450.000

– FUNDACIÓN ADSIS 2 6.500.000

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE ÁLAVA

ENTITATEAK TALDE-KOPURUA DIRULAGUNTZAK

ENTIDADES N.º GRUPOS AYUDAS ECONÓMICAS

– ASOCIACIÓN SARTU 1 4.450.000

– CENTRO DE CULTURA POPULAR 1 4.450.000

II. ERANSKINA / ANEXO II

EMAN EZ DIREN LAGUNTZAK / AYUDAS NO CONCEDIDAS

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

ENTITATEAK

ENTIDADES

– ASABI

– ASOCIACIÓN AFORE

– APNABI

GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

ENTITATEAK

ENTIDADES

– FUNDACIÓN VDA. ELIZARÁN

– ESCUELA ASILO SAN JOSÉ

– SALESIANOS - URNIETA

ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO DE ÁLAVA

ENTITATEAK

ENTIDADES

– ASOCIACIÓN SALLEKO LAGUNAK


Azterketa dokumentala