
152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3683
ERABAKIA, 1998ko uztailaren 13koa, Hezkuntza sailburuordearena, helduen hezkuntzako alorrean iharduketak garatu dituzten eta irabazte xederik gabekoak diren erakundeei dirulaguntzak emateko dena.
Helduen hezkuntzako alorrean iharduketak garatu dituzten eta irabazte xederik gabekoak diren erakundeei 1997-98 ikasturterako dirulaguntzak emateko ihardunbidea arautzen eta irizpideak ezartzen zituen 1998ko martxoaren 10eko Aginduak (maiatzaren 5eko EHAA).
Dei horri dagozkion eskabide espedienteak hartu direla eta aztertu ere, Sailordetza honek, hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Erabaki honen I. eranskinean aipatzen diren erakundeei laguntzak ematea, bertan adierazten diren diru zenbatekoez.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren eskabideak, bertan adierazten den arrazoiarengatik ezestea.
AZKEN XEDAPENA
Erabaki honen aurka, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu jaun txit gorenari.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 13a.
Hezkuntza sailburuordea,
ALFONSO UNCETA SATRÚSTEGI.
RSS