Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3681

AGINDUA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, IRALE programaren baitan 1998an irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen 1998ko ekainaren 30eko aginduan eskabideak aurkezteko aurreikusitako epea luzatzen duena.

1998ko uztailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1998ko udako eta 1998-99 ikasturteko IRALE programaren Sailaz kanpoko ekintzen garapenean parte hartzeko deialdia argitaratzen zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 30eko agindua argitaratu zen; aginduaren 4. atalean ezarri zenez, eskabideak aurkezteko epeak 20 egun naturalekoa izan behar zuen, kasu batean, eta 30 egun naturalekoa, beste kasuan, biak ere agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita. Agindua 1998ko uztailaren 23an argitaratu zenez, eskabideak aurkezteko epea 1998ko abuztuaren 12an eta 22an bukatzen zen, hurrenez hurren.

Hala ere, kontuan izanik bai eskatzaileek deialdian eskatutako dokumentazio guztia biltzeko izan ditzaketen zailtasunak, bai ezarritako epea udako oporraldiarekin bat datorrela, komenigarria dirudi deialdiaren Aginduan ezarritako epeak luzatzea, biak bat bakarrera ekarriz, epe horri nahikoa baiteritzogu deialdian esku hartu nahi duten guztiek dokumentazioa biltzeko beta izan dezaten.

Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49.1. atalaren indarrez, honakoa

ERABAKI DUT:

Lehena.– 1998ko udako eta 1998-99 ikasturteko IRALE programaren Sailaz kanpoko ekintzen garapenean parte hartzeko deialdia argitaratzen zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1998ko ekainaren 30eko aginduan (1998ko uztailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian) eskabideak aurkezteko aurreikusitako epeak 1998ko irailaren 16ra arte luzatzea.

Bigarrena.– Agindu honekin administrazio bidea ixten denez, interesatuek, nahi izanez gero, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean. Horretarako bi hilabeteko epea izango dute, Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtsoa jartzea erabakiz gero, aldez aurretik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hori egiteko asmoa dutela jakinarazi beharko diote, hala agintzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110. ataleko 3. zenbakiak (Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko Legea).

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala