Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3680

AGINDUA, 1998ko uztailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean parte hartuko duten ikastetxe pribatuak zehazten dituena.

1998ko ekainaren 9ko Aginduak Berariazko Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean parte hartzeko deialdia egiten die. Berariazko Lanbide Heziketa arautzen duten arauak hauek dira: abuztuaren 4ko 14/1970 Hezkuntzako eta Hezkuntza eraberritzearen finantziaziorako Lege Orokorra; 1986ko urriaren 21eko Agindua, Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloari buruzkoa; Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Orokorra. Ekainaren 9ko Aginduaren 6. atalak, hain zuzen ere, adierazten du batzorde baloratzaileak Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean sartuko diren ikastetxeen behin-betiko zerrenda bidaliko diola Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, horren onar dezan eta EHAAn argitara dezaten.

Hori dela eta, honakoa

ERABAKI DUT:

1. atala – Lanbide Heziketako Euskal Planak aurreikusten duen Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sarean parte hartuko duten ikastetxe pribatuak hauek dira:

Araba: Diozesanak (Vitoria-Gasteiz)

Jesús Obrero (Vitoria-Gasteiz)

L.H. Udal Ikastetxea (Llodio)

Bizkaia Arratiako Zulaibar L.I. (Zeanuri)

Salesianos Deusto Ikastetxea (Bilbao)

Marcelo Gangoiti Ikastetxea (Muskiz)

Lea-Artibai Ikastetxea (Markina)

Politeknika Ikastegia Txorierri (Derio)

Zabalburu Ikastetxea (Bilbao)

Gipuzkoa Goierriko Lanbide Eskola (Ordizia)

La Salle Berrozpe Ikastetxea (Andoain)

Mondragon Eskola Politeknikoa (Arrasate)

Irungo La Salle (Irun)

Urola Garaiko Lanbide Eskola (Zumarraga)

San José Obrero Ikastetxea (Urnieta)

Langintza Eskola (Zarautz)

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Agindu honen aurka administrazio-auzietako errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusian. Horretarako hilabete biko epea izango da, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala