Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
3679

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 30ekoa, Lehendakaritzaren idazkariarena, 1998rako Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren Kargura euskal lankideentzako laguntzak esleitzeko epea luzatzen duena.

1998ko apirilaren 8ko Erabakiaren bidez, 1998rako Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren Kargura euskal lankideentzako laguntzak emateko deialdia egin zen. Aipatutako Erabakiaren seigarren oinarrian honako hau xedatu zen: Hiru hilabeteko epearen barruan berariazko erabakirik ezean, aurkeztutako eskabideak errefusatutzat joko dira.

Aipatutako epean ebaztea ezinezkoa delarik, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.2 atalean xedatzen dena aintzakotzat hartuz, hau

ERABAKI DUT:

Atal bakarra.– 1998ko apirilaren 8ko Erabakiaren seigarren oinarrian xedatzen dena aintzakotzat hartuz, ebazteko epea beste bi hilabetez luzatzen da.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan ekarriko ditu ondorioak Erabaki honek.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 30a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, ANDONI ORTUZAR ARRUABARRENA.

Ordezkotzaz, (uztailaren 15eko 12/1998 Dekretua)


Azterketa dokumentala