
152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Iruña Okako Udala
3678
IRAGARPENA, lan-eskaintza bati buruzkoa.
1998ko uztailaren 3an, Udal honek osoko bilkuran 1998rako lan-eskaintza onartu zuen, hain zuzen ere, udal honetan lanean jardungo duen pertsonalarentzako lan-eskaintza, eta honen ezaugarriak honako hauek dira:
Karrerako funtzionarioa.
E: Taldea.
Sailkapena: Zerbitzu Bereziak Azpieskala.
Plaza hutsak: 1.
Izena: Udaltzaina-Askotariko Zerbitzuak.
Hizkuntza eskakizuna: 2, derrigortasun data gabekoa.
Hautaketa-sistema: oposizio-lehiaketa.
Eta Toki-Araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen, apirilaren 2koaren, 91. atalean xedatutakoa, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23. atalean xedatutakoa beteaz, ematen da argitara goian zehazturikoa.
Langraitz Oka, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren zazpia.
ALKATE-UDALBURUA.
RSS