Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 1998ko abuztuaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
3677

AGINDUA, 1998ko uztailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 1997ko ekainaren 27ko Aginduaren 24.4. atala aldatzen duena. Azken Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1997ko ekainaren 27an emandako Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen du.

Ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi batean beste proba bat egiteko eskubidea daukatela ezartzen du Agindu horren 24.4. atalak.

Aipatutako atalak, halaber, proba hori ebaluazioaren azken saioa amaitu eta gutxienez hilabetera egin beharko dela ezartzen du.

Adierazitako epe horrek, eskola-aldi arrunta azkarregi bukatzera behartuko lituzke aparteko deialdia ekainean egiten duten ikastetxeak, eta horrek asko kaltetuko lioke ikasleari, ikasturteko helburuak betetzeko, klase nahikoa jasotzeko daukan eskubideari dagokionez.

Hortaz, zentzuzko epea zehaztu behar da, ikasleak ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duela dakienetik aparteko proba egiten duenera arte denbora nahikoa egongo dela bermatu eta, era berean, ikasturtearen eskola-aldi arruntean eskola-egun nahikoa izatea ahalbidetuko duena.

Hori guztia dela eta, honakoa

XEDATU DUT:

Atal bakarra.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1997ko ekainaren 27an emandako Agindua aldatzea. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan batxilergoaren ezarketa orokorra arautzen da. Aipatutako atala honela geratzen da:

«24.4. atala.– Ikasgairen batean balorazio positiborik lortu ez duten ikasleek aparteko deialdi batean beste proba bat egiteko eskubidea izango dute. Proba hori ebaluazioaren azken saioa amaitu eta gutxienez hogei egun naturalera egin beharko da».

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Hezkuntza Sailburuordetzari eta Ikastetxeen Zuzendaritzari ematen zaie Agindu hau interpretatzeko, aplikatzeko eta garatzeko behar diren xedapenak ezartzeko baimena. Xedapen horiek bakoitzak bere eskumenen esparruan emango ditu.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.


Azterketa dokumentala