Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingoa
3565

LEHIAKETA, trafikoko lurralde zerbitzuen kalitatearen proiektua ezarri ahal izateko aholku-enpresa bat kontratatzeari buruzkoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.

b) Espedienteari izapideak eginaraziko dizkion bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: T-233/98.

2.– Kontratuaren objektua.

a) Objektuaren deskripzioa: iragarki honen idazpuruan aipatzen dena.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Exekuzio lekua: esleipendun enpresaren bulegoetan eta Administrazioak horretarako dituen zerbitzuetan.

d) Exekutatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: behin-betiko fidantza jartzeko egunaren biharamunetik hasi eta 1998ko abenduaren 15era arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: zortzi milioi (8.000.000) pezeta.

5.– Fidantza.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta informazioa eskuratzea.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza-Kontratazioa-.

b) Helbidea: Wellingtongo dukea, 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945-188898.

e) Telefaxa: 945-188749.

f) E-mail: eltorner@ej-gv.es

g) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 98-09-04.

7.-Kontratistak berariaz bete beharrekoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Beste baldintza batzuk: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan aipatzen direnak.

8.– Partaidetza eskaintzak eta eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 98-09-04ko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus lehiaketari buruzko agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan aipatzen dena.

d) Lizitatzaileak eskaintzari (lehiaketa) eutsi beharko dioneko epea: hiru hilabete.

e) Aldaerak onartzea (lehiaketa): bai, 2.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: 6. puntuan finkatzen dena.

b) Eguna: 98-09-07.

e) Ordua: 12:30.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 20a.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala