Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasuna
3557

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 14koa, Osasun sailburuordearena, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaketa aldatzeko dena.

Osasun sailburordearen 1997ko ekainaren 17ko Erabakiaren bidez (uztailaren 22ko EHAA, 139 zk.), kreditazioa berritu zitzaion Txagorritxu Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari.

Komiteko kide bat ordezkatzeko ospitaleak egin duen eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202 zk.) 3. eta 7. ataletan xedatzen duenaren arabera, hau

ERABAKI DUT:

Lehena.– Rafael López López jaunak, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatuak, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren bokal kargua utzi duela deklaratzea. Bigarrena.– Francisco Villar Colsa jauna, Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren bokal izendatzea.

Hirugarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, erabakia Osasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Erabakiak ez du administrazio bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote Osasun sailburuari interesatuek, ofizialki argitaratu eta hilabete baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 14a.

Sailburuordea,

JAVIER SAENZ DE BURUAGA RENOBALES,

Osasun sailburuordea ordezkatuz;

(369/1995 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik

lehenengoa, a).)

Osasun Publikorako zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.


Azterketa dokumentala