Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 1998ko abuztuaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
3556

ERABAKIA, 1998ko uztailaren 8koa, Justizi sailburuordearena, Espetxeetako Kidego Teknikorako oposaketak -psikologia espezialitatea- prestatzeko emandako dirulaguntza bat amaitu egin dela jakinarazteko dena.

Justizi sailburuaren 1997ko abenduaren 11ko Erabakiaz emandako dirulaguntza bat amaitu egin denez, dirulaguntza horretarako deia egin zuen 1997ko uztailaren 2ko Aginduak (irailaren 2ko EHAA, 166. zk.) 8. ataleko 4, 5 eta 6. idazatietan dioenarekin bat etorriz, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa eta bakarra.– Estibaliz Armentia Sánchez andreari emandako dirulaguntza amaitutzat jotzea, uko egin baitio.

Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 8a.

Justizi sailburuordea,

IÑAKI SÁNCHEZ GUIU.


Azterketa dokumentala