Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 1998ko uztailaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Aguraingo Udala
3490

IRAGARPENA, Lur ez-urbanizagarriko eraikuntza.-eratako ordezko arauetar egindako aldaketari hasieako onarpena emateari dagokiona.

Aguraingo Udalak, 1998ko ekainaren 11n egindako ohiko bilkuran, hau erabaki zuen gehiengoz:

1.– Lur ez-urbanizagarriko eraikuntzako tipologiei dagokienez, ordezko arauetan egindako aldaketari hasierako onarpena ematea, agirian idatzita dagoen bezala, baina aldaketa hauekin:

* 12. orrian, 1.2. puntuan, ondoren datorrena aldatu egiten da eta gainontzeko parametroak gorde egiten dira:

– Gutxieneko lur-sail hartzailea: 2.500 m.2.

– Lotutako azalera: lur-sail batean edo batzuetan E.A.P.ri dagokiona.

– Oinarrizko eraikigarritasuna:

1.1. tipoa.– Lur-sail hartzailearen azalerari aplikatuta: 0,40 m.2/m.2.

1.2. tipoa.– Lur-sail hartzailearen azalerari aplikatuta: 0,60 m.2/m.2.

1.3. tipoa.– Lur-sail hartzailearen azalerari aplikatuta: 0,80 m.2/m.2.

– Gehienezko okupazioa: %40.

* 13. orrialdean, 1.3 puntuan, ondoren datorrena aldatu egiten da eta gainontzeko parametroak gorde egiten dira:

– Gutxieneko lur-sail hartzailea: 5.000 m.2.

2.– Aldaketaren espedientea jendaurrean jartzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean iragarpen bat jarriz eta probintzian gehien saltzen den egunkariren batean argitaratuz.

Agurain, 1998ko uztailaren 1a.

Alkatea,

IGNACIO M.ª BERAZA ZUFIAUR.


Azterketa dokumentala