
130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
3221
ERABAKIA, 1998ko ekainaren 8koa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, "Andoaingo La Algodonerako 22 Alorrean 60+60 etxebizitzaren oinarrizko proiektua eta burutzeko proiektua idazteko lanak" esleitzen dituena.
1998ko martxoaren 5eko Erabakiaz hasi zen espediente hori, eta bertan onartu diren proposamenak aztertu direnez, bidezkoa da lehiaketa ebaztea.
Ondorioz, hau
ERABAKI DUT:
1.– «Andoaingo La Algodonerako 22 Alorrean 60+60 etxebizitzaren oinarrizko proiektua eta burutzeko proiektua idazteko lanak» Gipuzkoa Arquitectura y Ordenación Urbana erakundeari esleitzea. Oinarrizko proiektua egiteko aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, hamalau milioi zortziehun eta hogeita hamahiru mila eta bostehun (14.833.500) pezetakoa da eta epea bi hilabetekoa; burutzeko proiektua egiteko aurrekontu orokorra, dagokion BEZ barne, hamalau milioi zortziehun eta hogeita hamahiru mila eta bostehun (14.833.500) pezetakoa da eta epea bi hilabetekoa. Sail honek 1998. urterako dituen aurrekontuen pentzutan ordainduko da.
2.– Enpresa horri behin betiko fidantza eratu beharra ezartzen zaio. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Finantza Zuzendaritzan egin beharko da hori, erabaki hau jakinarazi eta 15 eguneko epean. Finantzaren diru-zenbatekoa kontratuaren orotariko aurrekontuaren %4koa izango da, beraz, milioi bat berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta berrehun (1.299.200) pezeta.
Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal izango dute legezko interesdunek, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta. Jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 8a.
Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria, JAVIER MARÍA TELLERÍA ELORZ.
RSS