
130. zk., 1998ko uztailaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Eusko Legebiltzarra
3215
IRAGARPENA. Lehiaketa publikoa egiten da Legebiltzarraren areto nagusiko instalazio bideografikoa batzordeetako bi aretotara (lehenengora eta laugarrenera) hedatzeko. (Mahaiaren 1998ko uztailaren 6ko erabakia).
(06-700-98 Esp.).
Xedea: Iragarpenaren burukoan esaten dena. Sei atal ditu eta honako hauek emango dira ontzat: eskaintza bakarra 2 atalean eta ordezko aukerako bi eskaintza 1, 3, 4, 5 eta 6 ataletan.
Horniketaren aurrekontua gehienez ere honako hau izango da: – 1 atala: 8.077.152 PTA.
– 2 atala: 14.708.276 PTA.
– 3 atala: 4.360.776 PTA.
– 4 atala: 1.650.800 PTA.
– 5 atala: 3.930.788 PTA.
– 6 atala: 1.100.000 PTA
Burutzeko epea: sei aste.
Oinarrien eskuraketa: Oinarri Teknikoak eta Administrazio Klausula Zehatzak lehiatzaileen eskueran aurkitzen dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Vitoria-Gasteizko Becerro Bengoa kalean, z.g. (posta-kodea 01005), 09:00etatik 14:00etara.
– Eusko Legebiltzarraren web orrian (http://parlamento.euskadi.net), Egunekoak apartatuaren barruan (MS Word 6.0an sortutako dokumentua).
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia: Proposamen ekonomikoak, Administrazio Klausula Zehatzen I. eranskin gisa ematen den ereduaren arabera eginak, norberak ekarrita nahiz klausula horien 7.2 puntuko azken lerroaldean aurreikusitako eran aurkeztu beharko dira Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean (Becerro Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara, 1998ko irailaren 4ko 14:00ak baino lehen.
Proposamenak irekitzeko ekintza Eusko Legebiltzarreko 2. Aretoan egingo da, jendaurrean, 1998ko irailaren 10ean, 12:30ean.
Vitoria-Gasteiz, 1998ko uztailaren 7a.
Legelari nagusia,
EDUARDO MANCISIDOR ARTARAZ.
RSS